Ekimena 3. Haurrak babesteko sareak hedatzea, hirugarren sektoreko antolakuntzen eta sektore publikoaren arteko lankidetza sustatuz.
Ekimena 3. Haurrak babesteko sareak hedatzea, hirugarren sektoreko antolakuntzen eta sektore publikoaren arteko lankidetza sustatuz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/11/26 | Eusko Jaurlaritzak familientzako adin-tarteen araberako gida batzuk egin ditu sare sozialen eta teknologia berrien erabilerari buruz. |
2022/01/22 | Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 13.395 pertsonari eman zien arreta, guztira, 2021ean. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen doako zerbitzu publikoak, hala, 2020ko zifrei eutsi die. |
2022/05/13 |
Barnahus bat kudeatzeko programa pilotua abian jartzea –edo arreta integraleko zentro eredugarria, haur edo nerabeentzako sexu-abusu kasu batean parte hartzen duten sail guztiak etxe berean koordinatu eta lan egiten duena biktimari laguntzeko (2021/11/16). Barnahus programa pilotuaren talde eragilea zerbitzua emateko lokalean batu da. Programa hori Islandiako eredu bat da, sexu-indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta integrala ematekoa |