Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/07/21 Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Pasaian zahartzeari eta mendekotasunari buruzko erreferentziazko zentro bat sustatzeko, baita ere zilarrezko ekonomiari lotutako lanpostuak sortzeko. Hitzarmena Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren (2020-2024) barruan kokatzen da. Programa horretan, hainbat lehentasunezko jarduketa eremu (ZAP) identifikatzen dira. "Silver economy" edo zilarrezko ekonomia garatu beharreko jarduera ekonomikoaren nitxotzat hartzen da. Oarsoaldea ZAP horietako bat da, eta Adinberri Fundazioak garatzen duen proiektua, hau da, arreta emateko eta enplegua sortzeko eredu berrien esperimentazio aktibora bideratutako Zahartzeari buruzko Erreferentzia Zentro bat sortzea, babestu beharreko proiektu estrategikotzat hartu da. Hitzarmen honek 2.950.325 euroko inbertsioa dakar.