Ekimena 6. Adinekoei arreta emateko bulegoak irekitzea hiru lurralde historikoetan, erakunde eskudunekin koordinatuta.
Ekimena 6. Adinekoei arreta emateko bulegoak irekitzea hiru lurralde historikoetan, erakunde eskudunekin koordinatuta.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/19 | Proiektu pilotu bat ezarri da ALTXOR 7.0 zerbitzuaren hiru bulegoak martxan jartzeko. Bulego horiek lurralde historiko bakoitzean kokatuko dira. Altxor 7.0 adinekoen bizitza-proiektuei laguntzeko zerbitzu pilotu bat da: adinekoentzako online informazioa, orientazioa eta bitartekaritza, eta hiru bulego pilotu, erdi-presentzialak, beren bizitza-proiektuei laguntzeko. Proiektu honen helburua da 65 urtetik gorako edo erretirotik gertuko pertsonei informazioa, orientazioa eta bitarteko pertsonalizatuak ematea beren bizi-proiektuei buruzko hainbat gairi buruz (bizikidetza- eta okupazio-alternatibak, erretiroa, bizialdi osoko ikaskuntza, aisialdia, mendekotasun-egoeretarako laguntzak, testamentua eta/edo herentziak, eta abar), gizartean bete-betean parte hartu ahal izan dezaten erretirotik bizitza amaitu arte. |