Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/30

Eusko Jaurlaritzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko beste erakunde eta entitate batzuekin batera, Bertan proiektuan parte hartuko du. Proiektu horrek landa-eremuetako biztanleriaren zahartze progresiboaren erronkei eta mugaz gaindiko eremuan zerbitzu publikoak eskuratzeko dauden zailtasunei heltzen die.

2020/11/03 BetiON laguntza eta esku-hartze sozialeko telelaguntzako zerbitzu publikoak zerbitzu berezia eskaintzen die 205 familiari, zaintzaileei laguntzeko telelaguntza-programaren bidez.
2023/02/06 150/2022 Dekretua, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago. (2022/12/22)

Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilu berria eratu da, abenduaren 7ko 150/2022 Dekretua indarrean jarri ondoren. Kontseilua eratzeaz gain, hainbat gai aztertu dira, eta, haien artean, Arreta Soziosanitarioko Estrategiaren garapenari buruzko 2022ko Memoria (memoria horretan, erreferentzia soziosanitarioen mapa bat landu da, eta baliabide soziosanitarioen mapa eguneratu da). Gainera, Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Finantza Lankidetzako Esparru Akordioa sinatu da ere.