Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/28
Eusko Jaurlaritzak ALTXOR 7.0 proiektua jarri du abian, adinekoen bizi-proiektuei laguntzeko zerbitzu pilotu gisa: adinekoentzako informazio-, orientazio- eta bitartekaritza-zerbitzua, eta haien bizi-proiektuei laguntzeko bulego pilotuak. Eusko Jaurlaritzak bere gizarte-politika indartuko du, Berreskurapen eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen Europako funtsetatik 116 milioirekin. Diru horrekin 17 proiektutan indartu ahal izango dira ekintzak datozen hiru urteetan.
2022/12/02 Helduak Zabaltzen programaren helburua da EAE-ko beste udalerri batzuetara zabaltzea Eibarren eta Erandion adinekoentzako zentro sozialak hobetzeko garatutako esperientzia pilotuak. Eusko Jaurlaritzak eta Euskofederpen-ek sustatutako ekimena da, eta helburu du adinekoentzako zentro sozialen eredua eraldatzeko eta egokitzeko bide ematea, bai eta haiek digitalizatzeko prozesua erraztea ere.
2023/11/27 Helduak Zabaltzen programaren pilotajeak Erandion arrakasta izan ondoren, landa-inguruneetara zabaldu da programa, eta aurten esperientzia pilotuak hasiko dira Kanpezun (Araba) eta Arratzun (Bizkaia), proiektua errepikatzeko eta hainbat testuingurutara egokitzeko.
2024/03/29 Helduak Zabaltzen ekimenak web-orri bat sortu du, Euskadiko Adinekoen 200 Gizarte Zentro baino gehiago eta haien jarduerak ezagutarazteko. Eusko Jaurlaritza Euskofederpenekin batera garatzen ari den proiektuaren tresna izan nahi du kanal berri honek.