Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/12/04 Euskadi Lagunkoiak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ekimenak, Europako lagunarteko jardunbide egokien jardunaldia antolatu du COVID-19aren testuinguruan, Euskadin adiskidetasuna garatzeko inspirazio gisa balioko duten esperientzia berritzaileak eta sortzaileak partekatzeko helburuarekin. 2020ko edizioa pandemiaren ondoriozko egoeraren ingurukoa izan zen; izan ere, erakundeak konponbideak bilatzen ari dira adinekoek COVID-19aren erantzunetik onurak izan ditzaten eta horretan ekarpenak egin ditzaten. COVID-19aren beraren ondorioz, txosten batzuk telematikoki egin ziren, eta ekitaldia bera online eman zen osorik.
2022/07/11 Bakardadeari buruzko gida monografikoaren aurkezpena egin zen. “Bakardadea: ekintzarako gida” dokumentua prozesu partehartzaile baten emaitza da, Euskadi Lagunkoia Sareko hainbat udalerrik aktiboki parte hartu dute eta. Gidan, bakardadearen kontzepturako eta bakardadean bizitzearen, bakardadea sentitzearen eta gizarte-isolamenduaren artean dauden desberdintasunetarako hurbilketa egiten da.
2022/12/15 “Bizitza Betea” gidaren aurkezpena egin da. Gidak adinekoen bizi-proiektuak etengabe kontuan izango dituen komunitate bat finkatzeko baliabideen berri ematen du, bizitza betearen ikuspegitik eta hirugarren adinerako gaikuntza-prozesuetan.