Ekimena 1. Euskadi osora hedatzea adinekoekin lagunkoiak diren herrien eta hirien sarea: “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik”.
Ekimena 1. Euskadi osora hedatzea adinekoekin lagunkoiak diren herrien eta hirien sarea: “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik”.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/12/01 | Zahartze aktiboko jarduera positiboak sustatzeko V. Lagunkoitasun Jardunaldiak antolatzea: "Edadismo, zahartzeari eta erretiroari buruzko pertzepzioak" txostena aurkeztu da Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien V. Jardunaldiaren esparruan. Azterlanaren arabera, gizarteak adinekoak gaizki tratatzen dituen pertzepzioa handitu egin da. Abadiño Lagunkoia, Zapatila Proiektua Taldea, San Trokaz Nagusien Elkartea eta San Prudentzio Nagusien Elkartearen mendi-ibilaldi lagunkoien proiektuak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Euskadi Lagunkoia 2021eko Jardunbide Egokiak saria jaso du. |
2022/07/27 |
Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Matia Fundazioak abian jarritako Euskadi Lagunkoia ekimenak hamar urte bete ditu eta 70 udalerri ditu atxikita: 25 Gipuzkoan, 27 Bizkaian eta 18 Araban. Ekimenaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, EAEko auzoak, herriak eta udalerriak garraioaren, etxebizitzaren, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren eremuetan hobetzeko, bai eta eraikinak eta aire zabaleko espazioak ere (2022/09/29). Markina Xemeinek bat egin du «Euskadi Lagunkoia» proiektuarekin. |
2023/10/03 | 145/2023 Dekretua, urriaren 3koa, «Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» arautu eta 2023ko deialdia egitekoa. |
2024/04/24 | Leioak bat egin du Euskadi Lagunkoia sarearekin, Leioa adineko pertsonekiko udalerri lagunkoia izan dadin. |