Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/28 Euskadik 17 proiektu aurkezten dizkie Suspertzeko eta Erresilientziarako Mekanismotik datozen Europako funtsei. 17 proiektu horiek I+G+B estrategiaren barruan daude, eta prospekzioa, ikerketa, prestakuntza, ikaskuntza eta berrikuntza biltzen dituzte, sektore publikoa, pribatua, soziala eta unibertsitarioa barne hartzen dituen ikuspegitik.
2021/11/11 Euskadik telelaguntza-eredu berritzaile bat du, gizarte- eta osasun-zerbitzuen eta -prestazioen koordinazioan oinarritua, eta zahartzearen erronkari aurre egiteko diseinatua, mendekotasunaren eta kronikotasunaren alderdietan. BetiONen pertsonalizazioari esker, digitalizazioarekin batera, telelaguntza aurreratu bat garatu ahal izan da azken urteotan, egoera zehatzei aurre egiteko programa eta proiektu espezifikoekin. Esate baterako, zaintzaileari laguntzeko programa, tratu txarrak detektatzeko protokoloa, suizidio-arriskua detektatzeko programa eta narriadura kognitiboa duten pertsonei, dementziei edo Alzheimerrari eta haien senideei zerbitzua egokitzeko proiektu pilotua.
2022/07/04 Familia zaintzaileei arreta eta laguntza emateko ZAINTEL zerbitzu berria jarri da abian. Proiektu berritzailea da, eta hainbat euskarri digital izango ditu, familia zaintzaileek behar duten laguntza eta aholku profesionala eskuratu ahal izan dezaten. Bizitzen Fundazioak koordinatuko du zerbitzu berria.
2022/11/07 Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak web-atari berri bat estreinatu du, Behatuz izenekoa. Atari horren helburua da euskal gizarte-zerbitzuen eremuan ikerketari, berrikuntzari, ebaluazioari eta ezagutzaren sorrerari eta zabalkundeari Euskadin eskainitako espazioa birdimentsionatzea.