Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/05 "Aukera Suspertzen" programaren balantzea aurkeztu da, pandemiaren ondorioz hezkuntza-prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten adingabeei zuzendua (eten digitala dela-eta). Programak 1.208 adingaberi eman die laguntza, eta irauteko bokazioa hartu du, Familien eta Haurren Zuzendaritzaren aurrekontuaren barruan.
2021/12/30 Aukerak Suspertzen programa: eten digitalak eragindako ikasleentzako eskolaz kanpoko hezkuntza-errefortzuko programa. Aukerak Suspertzen-ek 928 familiari eman die laguntza 2020ko udaberritik -heren bat, guraso bakarrekoak-, 1.114 neska-mutilekin. 2021az geroztik, programa gizarte- eta hezkuntza-arloko egiturazko ekintza gisa ulertzen da, Agintzari hirugarren sektore sozialeko erakundearen bidez egituratua. (1.300.000.- €)
2022/07/20

Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa, Europar Batasuna-Next Generation EUk (UNICO – gizarte-bonua programa) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 20 euroko 2.351 bonu digital emango dira, 12 hilabetez. Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak izapidetuko du.

2022-2023 deialdia (564.240.-€) (2022/07/20). Informazio gehiago.
2023/02/22 Aukerak Suspertzen programa Euskadiko Plus Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatzen da. Eskolaz kanpoko hezkuntza-errefortzuko programa komunitario bat da, eten digitala murriztea eta gizartean desabantaila-egoeran dauden haur, nerabe eta familien gaitasunak indartzea helburu duena. Programak, gainera, gurasoentzako indargarri espezifiko bat jasotzen du, haiei prozesuan seme-alabak babesten laguntzeko.