Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/28 Europako Batzordeari proposatu zitzaion Eskubide Sozialen Europako Zutabearen Ekintza Planak, datorren urtean aktibatuko denak, "herritarrengandik hurbilen dauden" eskualdeetako administrazioak sar ditzala, gizarte- eta berdintasun-esparruetan aurrera egiteko
2021/03/17 Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bazterkeriaren aurkako batzordea bildu zen, eta 2020an Inor atzean Utzi Gabe funtsaren barruan garatutako zortzi programen aplikazioaren emaitzen berri eman zen. Programa horren onuradun 13.000 pertsona eta/edo familia baino gehiago izan ziren. Programa hau abian jarri zen COVID 19ak eragindako edo larriagotutako arrisku-, bazterkeria- eta/edo pobrezia-egoerei erantzuteko
2021/05/25 Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Kudeatzaileen Elkarteak egindako 2020rako Gizarte Zerbitzuen Garapenerako Indizearen arabera (DEC indizea), Euskadik Estatuko gizarte-zerbitzu gaituenak ditu, 7,95eko puntuazioa lortu du, eta bikain kalifikazioa jaso duten bi autonomia-erkidegoetako bat da. Bestea, 7,90eko puntuazioa lortu duen Nafarroako Foru Erkidegoa da