Ekimena 1. Hurbiltasun handieneko prestazioak eta zerbitzuak indartzea, arretako erkidego-ereduan eta kalitatezko boluntariotzaren esparru europarrean
sakonduz, hain zuzen ere, erabiltzaileen parte-hartzearekin eta horien eskubideen errespetutik zein sektoreko profesionalen lanaren
kalitatearen bermetik abiatuta.
Ekimena 1. Hurbiltasun handieneko prestazioak eta zerbitzuak indartzea, arretako erkidego-ereduan eta kalitatezko boluntariotzaren esparru europarrean
sakonduz, hain zuzen ere, erabiltzaileen parte-hartzearekin eta horien eskubideen errespetutik zein sektoreko profesionalen lanaren
kalitatearen bermetik abiatuta.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/25 |
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak pertsona gorren nazioarteko astea dela-eta Nazio Batuek bultzatutako erronkan parte hartu zuen, zeinu-hizkuntzan honako mezu hau bideoz grabatuz: "Euskadin zeinu-hizkuntza pertsona guztientzat da". |
2020/12/15 | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia eta Justiziako sailburuordea bertan zirela, eta FEVASeko ordezkari bat buru zela, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia bildu zen, eta bertan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek parte hartu zuten. Bileran, gobernu-programa eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren legealdi honetarako egitura aurkeztu ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren kontuetan Sailak duen aurrekontuaren gakoak aurreratu ziren. Bestalde, adinekoen arloan arretaren etorkizunari heltzeko batzorde bat sortzea erabaki |
2021/03/04 | Bherria programaren edizio berri bat jarri zen abian. Euskal Administrazio Publikoko langileei zuzenduta dago, eta lankidetza publiko-sozialerako modu berriak sustatzen ditu, ekintza kolektibotik ingurunearen hobekuntzan eragina izango duten herritarren aktibazio-proiektuak indartzeko |
2021/04/15 | Sailburuak Adinekoen esperientziak pandemian: eredu soziosanitarioa aldatzeko beharra mahai-inguruan parte hartu zuen, EAPNk antolatuta, Asturias, Gaztela-Mantxa eta Galiziako gobernuetako ordezkariekin batera. |
2021/04/24 | Betirako programaren aplikazioaren balantzea egin zen; programa hori da pandemiaren ondorio sozialak arintzeko, kasu honetan senideak galdu dituzten pertsonei laguntza psikologikoa emateko. 600 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. Lehendakaria eta Saileko sailburua bertan zirela, omenaldia eta esker ona adierazi zitzaien pertsona eta familia horiei guztiei. |
2021/05/16 | Batekin, Bolunta eta Gizalde boluntariotza-agentziekin, Berdintasun eta Justizia Sailarekin eta www.boluntariotza.eus webgunearekin lankidetzan garatzen da, herritarrek Euskadiko boluntariotza-baliabideak eta -programak eskura ditzaten. |
2021/11/30 | Boluntariotzaren Euskal Estrategiaren aurkezpena. Lau jarduera-ildo nagusi proposatzen ditu: ekintza boluntarioaren eragin sozial eta politikoan haztea; boluntariotza eta haren erakundeak indartzea; parte-hartzearen, elkartasunaren eta lankidetzaren kultura bultzatzea; eta boluntariotzaren kontzeptu- eta arau-esparruak eguneratzea. |
2022/05/11 | Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen seigarren urteurrena ospatzen dira, Sareen Sareak antolatuta. Gainera, ekitaldian Sareen Saria eman zaio Juan Cid Pardori, duela 30 urtetik hona autismoaren esparruko elkarte-mugimenduari lotua. |
2023/03/07 |
33/2023 Dekretua, otsailaren 7koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzen duena. Informazio gehiago. |
2023/03/24 | EAEko 56 udalerritako lankidetza publiko-sozialaren alde lan egiten duten 300 udal-teknikari eta agente inguruk parte hartu dute Bherria programan, 2017tik. |
2023/10/29 | NBE Emakumeak erakundeak Euskadi Zainketen aldeko Aliantza Globalean sartu du. Nazioarteko foro hau pertsonen arreta ikuspegi feministatik aitortu eta babestera zuzenduta dago. Nazioarteko ekimen honek zainketen lana aitortu, baloratu eta babestu nahi du, gizonek zein emakumeek beste pertsona batzuk zaintzeko erantzukizuna partekatzen dutela ziurtatuz. |
2023/11/09 |
Euskadiko Elkarrizketa Zibileko Mahaian elkarrizketa zibilean parte hartzen duten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareen egitura sendotzeko eta jardunean jartzeko laguntza-programa. 2023ko deialdia (220.000.-€) (2023/11/09). |