Ekimena 1. Gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egitea eta gizarte-zerbitzuen erakunde arteko funtsa finkatzea, Gizarte-zerbitzuen eta Prestazioen
Zorroan aurreikusitako prestazioak eta zerbitzuak bermatze aldera.
Ekimena 1. Gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egitea eta gizarte-zerbitzuen erakunde arteko funtsa finkatzea, Gizarte-zerbitzuen eta Prestazioen
Zorroan aurreikusitako prestazioak eta zerbitzuak bermatze aldera.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/30 | Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Kudeatzaileen Elkarteak koordinatutako Estatuko Behatokiak egindako azterlan baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da buru mendekotasunean inbertitzeari dagokionez. Zehazki, EAEn 368 euro bideratzen dira biztanleko eta urteko, eta Estatuko batez bestekoa 183 eurokoa da. |
2021/06/21 | Legebiltzarrean aurkeztu da EAEko Gizarte Zerbitzuen 2016-2019 Plan Estrategikoaren ebaluazio-txostena, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa osatzen duten erakundeekin gauzatutako prozesua itxi eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari entzun ondoren. |
2023/03/08 | EAEko Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren ildoen aurkezpena egin da. Plan hori ekarpen-fasean dago Administrazio Publikoen hiru mailetan. |
2023/04/19 | Arabako Foru Aldundiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, EAEko udalerri guztien izenean, EUDELekin esparru-akordioa, EAEn arreta soziosanitarioa emateko finantza-lankidetzarako. |
2023/09/11 | "Gizarte Premiei buruzko Inkesta 2022" argitaratu da. Inkesta horren emaitzek Euskadiko pobreziaren aurkako borrokan eta ongizatearen hobekuntzan aurrerapen handiak egin direla erakusten dute. |
2023/10/03 | Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen II. Plan Estrategikoa (2023-2026) onartzekoa. Helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren prestazioak, zerbitzuak, programak eta jarduerak planifikatzea. Baliabideak eta zerbitzuak joera demografikoetara egokitzeko beharraz nabarmentzen da, bereziki euskal gizartearen zahartzera eta "baby boom" aren sorrerak hurrengo hamarkadan izango duen eraginera. Planak bost helburu estrategiko ditu: autonomia sustatzea, integrazioa sustatzea, zaintzetan oreka bilatzea, zerbitzuen artikulazioa hobetzea eta genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala hartzea. |
2024/02/22 | Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatutako lankidetza-hitzarmena, arreta soziosanitarioa emateko. |
2024/02/22 | Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatutako lankidetza-hitzarmena, arreta soziosanitarioa emateko. |
2024/02/28 | 2023ko otsailaren 1ean Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak arreta soziosanitarioa emateko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina. |