Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/07/30 EAEko diskriminazioa eta aniztasuna: ikuspegiak, eremuak eta kolektiboak azterlana egin da. UPV/EHUko Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egin du lana, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, eta Euskadiko diskriminazioaren inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko 2020ko Inkestaren balorazio soziologikoa egiten du (EPADE 2020). Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko borroka luzea izan arren, diskriminazioaren fenomenoa gizarte modernoen erronketako bat da oraindik, gero eta aniztasun handiagoa baitute. Euskal gizartea ez dago prozesu horietatik kanpo, eta horregatik dibertsitateak modu positiboan kudeatzeko beharra dago.