Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/06/21
Gizarte Zerbitzuetako I. Plan Estratejikoa ebaluatu ondoren, II. Planerako erronkak identifikatu dira, non gizarteratze-zerbitzu batzuk indartu egin behar diren.
2022/10/18 Eusko Jaurlaritzak baimendu du lankidetza-hitzarmenak sinatzeko hiru lurralde historikoetako foru-aldundiekin, Euskadi osoan arreta soziosanitariorako. 31 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute. Haien bidez, gizarte-zerbitzuen Euskadiko sistemako hiru baliabide mota garatzen lagunduko da: egoitza-unitate soziosanitarioak, adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak eta egoitza-unitateak, laguntzadun etxebizitzak eta eguneko zentroak gaixotasun mental larria eta kronifikatua duten pertsonentzat.

EHAAn egindako argitalpenak: Arabako hitzarmena, Bizkaiko hitzarmena eta Gipuzkoako hitzarmena.