Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/10/22 Euskadiko Arreta Soziosanitarioko 2021-2024 Estrategiaren aurkezpena. Estrategia berriaren berritasun nagusia zaintza sozial eta sanitarioen ereduaren paradigma-aldaketa da. Garai berriak arreta soziosanitarioko politikak eraldatzea eta hobetzea eskatzen du, eraginkorragoak, iraunkorragoak eta pertsona bakoitzaren bizi-proiektuarekiko errespetuzkoagoak egitea. Zainketa-ekosistemak bultzatuko dira, prebentzioaren eta autonomia pertsonala sustatzearen ikuspegitik. Adinekoek etxean edo etxe baten antzeko zentroetan bizitzen jarraitzeko duten nahiari erantzuten dioten ekosistemak. Osasun Sailarekin lankidetzan ezartzen da.
2021/11/30 Dirulaguntza zuzena ematea Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteari, COVID-19ak eragindako krisiaren eta deseskalatze-prozesuaren inguruan dolu-egoeretan laguntzeko eta laguntza psikologikoa emateko programa finantzatzeko. (140.000.- €)
2021/11/30 Zuzeneko dirulaguntza bat ematea "bizitegi, bazterketarik gabeko gizarte baten alde" elkarteari, harrera-baliabideetatik gizarte-integrazioko ibilbide eta bizitokietara igarotzeko proiektua finantzatzeko, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren deseskalatzearen ondorioz eta hura jasotzeko berme erreala eratzeko beharretik salbuesteko. (472.000.- €)
2021/12/03 Lehendakariak eta “la Caixa” Banku Fundazioko lehendakariak gizarte, hezkuntza eta kultura arloko akordio bat sinatu dute.
2022/10/17 Euskarri Estrategiaren garapenean, familia-erreferenterik gabeko gazteen bazterkeria-egoerak prebenitzeko helburua duten hainbat programa zehaztu dira. Tokiko hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan, Trapezistak programa jarri da abian.
2023/11/21

2023-2024rako "La Caixa" Fundazioarekiko esparru-akordioa, gizarte-, hezkuntza-, kultura- eta ikerketa- eta ezagutza-alorrak barne hartzen dituena. Akordio horri esker, haur-pobreziaren aurka borrokatzera, gaixotasunen ondorioz premia bereziak dituzten pertsonei arreta ematera eta egoera ahulean dauden kolektiboen laneratzea erraztera bideratutako gizarte-proiektuak bultzatu ahal izango dira. Lehendakaritzarekin elkarlanean. (12.000.000.-€)