Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/03/11

Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatua Planifikatzeko eta Kudeatzeko Batzordea sortu zen, euskal osasun-sistemaren premiei buruzko kontsultarako eta aholkularitza teknikorako organo gisa; horrek gure inguruko osasun-sistemen testuingurua berrikusiko du eta ezartzeko aukerak eta erronkak identifikatuko ditu. Bere eginkizun nagusia da plangintza estrategikoan aholkatzea eta medikuntza pertsonalizatua ezartzea ahalbidetuko duten ekintzak abian jartzeko erabakiak hartzea.

2021/05/27 Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-karpeta berritu du, herritarrek errazago eskura dezaten eta beren osasuna zaindu ahal izan dezaten. Tresnak funtzionalitate berriak gehitzen dizkie lehendik daudenei, hala nola minbiziaren baheketa-programetan (bularra, zerbixa, kolona) parte hartzeko jakinarazpena jasotzea eta emaitzak kontsultatzea.
2021/06/08
Euskadik herritarren eskura jartzen du Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala eskuratzeko aukera. Euskadi.eus-en webgunean Covid Ziurtagiri Digitalari buruzko azalpen-informazioa argitaratzen da, eta esteka bat ematen da eskuratu ahal izateko. Horretarako, ez da beharrezkoa sinadura elektronikoa izatea; zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetako edozeinetan aurrez aurre eskuratzeko aukera dago, hitzordua eskatuta; proba diagnostiko negatiboko ziurtagiriak ematen hasiko dira.
2021/06/30 Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuaren webguneak, Osasun Eskolaren bidez, haurdunaldiari, erditzeari eta erditze ondokoari buruzko informazioa eguneratu eta zabaldu du. Materiala Osakidetzako profesionalek egin dute, eta haurdun dauden emakumeei zuzenduta dago, haurdunalditik, erditzetik eta erditze ostetik hasi eta umearekin etxean eman beharreko lehen egunetara arte informazio erabilgarria, egiazkoa eta egiaztatua izan dezaten.
2021/07/01 Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala erabat abian jartzeko azken urratsa eman da, hiru ziurtagiri-mota desberdinak baititu aktibo deskargatzeko plataforma telematiko guztietan, bai eta bertara joateko aukera ere, aurreikusita zegoen dataren egunerako. Euskal herritarrek hiru modutan deskargatu ahal izango dute ziurtagiria: sinadura elektronikoko tresnekin egindako aukera telematikoaren bidez, hala nola NAN elektronikoarekin, BAKQen edo IZENPEren bidez; sinadura elektronikorik gabeko aukera telematikoaren bidez; hau da, deskargatu nahi duenak modu errazean deskargatu ahal izan dezan, OTI txartelaren datuekin; modu presentzialean, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetako batera joz aldez aurretik hitzordua eskatuta.
2022/03/01 Osakidetzak aurretiko hitzorduaren aplikazioa eguneratu du. Hala, herritarrek aukera dute beren osasun-zentroan hitzordua hartzeko, orain aurrez aurrekoa ere, beren beharrari ondoen erantzun diezaiokeen profesionalarekin eta era azkar batean.
2022/06/14 Osakidetzak mugikoarren bidez herritar guztiei odol-emateari buruzko informazioa emateko eta hura sustatzeko aplikazio berri bat martxan jarri du. Aplikazioa Osakidetzaren app-ean integratuta dago.
2022/06/24 Osakidetzak, haren sare osoan, Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea (CISR) ezarri du, beren buruaz beste egiteko ahalegina egin duten pertsonei ematen zaizkien arreta eta segimendua hobetzeko prozedura berria. Era berean, Osakidetza, prebentzio moduan, suizidioa prebenitzeko ikastaroak antolatzen ari da, kolektibo kalteberei zuzenduak, 250 pertsonarekin eginiko esperientzia pilotuaren ondoren.
2022/09/08 Osakidetzaren sare osoan “Oraintsuko Suizidio-ahaleginaren Kodea” ezarri izanak aukera eman du lau hilean arrisku-egoeran dauden 300 pertsona baino gehiago detektatzeko eta haiei arreta emateko.
2022/11/25 Proiektu pilotu bat jarri da abian, Vitoria-Gasteizko Lakuabizkarrako osasun-zentroan, “NIK” proiektuaren esparruan, osasun-txartela formatu digitalean probatzeko (2022/09/21)

Osasun-txartel indibiduala formatu digitalean ezartzeko proiektu pilotuaren bigarren fasea jarri da abian. Bigarren fase honetan, ARABA ESIko osasun-zentroetara eta kontsultategietara atxikitako 16 urtetik gorako biztanleriarekin egingo da, baita Txagorritxu eta Santiagoko kanpo-kontsultetara atxikitako biztanleriarekin ere. Farmazietan ere erabili ahal izango da botikak jasotzeko
2023/06/16 Osasun sailak eta Osakidetzak bultzatutako formatu digitaleko osasun txartela erabilgarri Euskadiko farmazia guztietan.
2023/08/03 Europan elkarreragingarria den errezeta elektronikoaren proiektua pilotatzeko hautatutako Euskadi. Horretarako, garapen tekniko eta funtzionalaren inguruko probak gainditu ditu, bai eta Europako Batzordearen auditoria bat ere, baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuz (2021/07/14).

Euskadi eta Portugal parte hartzen dute historia klinikoa eta errezeta elektronikoa partekatzeko Europako proiektu batean. Europar Batasunak Euskadi eta Portugal hautatu ditu programaren erabateko hedapenean jarraitu beharreko erreferente gisa. Programa horrek bermatuko du osasun-langileek Europako pazienteen historia klinikoan sartu ahal izatea eta EBko herritarrek beren medikazioa beste edozein herrialdetako edozein farmazia-bulegotan eskuratu ahal izatea. Helburua da esperientzia hori ebaluatzea eta Europar Batasuneko herrialde guztietan hedatzea 2025erako. (2022/07/21)

Europako Batzordeak bidezko baimena eman ondoren, euskal errezeta elektronikoa, Portugalen eta Kroazian ez ezik (herrialde horietan jada operatibo zegoen), Polonian ere erabili ahal izango da aurrerantzean. Gainera, aurki Estonian eta Finlandian ere erabili ahal izango da. (2023/02/09)

Euskal errezeta elektronikoa Estonian ere erabili ahal izango da aurrerantzean.
2023/11/13 Osakidetzak diabetesa duten 7.000 paziente baino gehiagoren eskura jartzen ditu glukosa etengabe monitorizatzeko sistemak (flash). Sistema horiei esker, glukosa-maila denbora errealean zaintzeko aukera dago, eta egunean zeharreko bilakaera ere ikus daiteke, erabiltzaileak unean-unean behar diren neurriak har ditzan.
2023/11/14 Lankidetza-hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Albaitarien Kontseiluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluarekin, albaitaritzako errezeta elektronikoa sustatzeko, ezartzeko eta erabiltzeko. EHAA.
2023/11/15 Osasun Sailak eta Osakidetzak proiektu pilotu bat jarri dute abian eta, haren bidez, gurasoek haien seme-alaben oti digitala deskarga dezakete.
2023/12/13 Errezeta elektronikoaren bidez Euskadiko estatuko erakundeetako 9.000 mutualistari sendagaiak emateko hitzarmena sinatzea onartu da.
2024/03/04 Euskadiko errezeta elektronikoa (e-rezeta) Letonian ere erabil daiteke. Horrela, errezeta elektronikoa erabil daiteke historia klinikoan sartzeko edo farmazietan sendagaiak jasotzeko, honako herrialde hauetan: Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia, Estonia, Txekiar Errepublika eta Letonia.
2024/03/20 Farmazien eta Osakidetzako osasun-zentroen arteko komunikazio-zerbitzu berri bat jarri da abian. E-rezeta izeneko Euskadiko errezeta elektronikoko sistemaren bidez, aukera emango die farmazialariei pazientearen tratamenduaren inguruan garrantzitsuak izan daitezkeen behaketak medikuei eta erizainei helarazteko.
2024/04/16 Arabako Foru Aldundiarekin eta Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin lankidetza-hitzarmena, proiektu pilotu bat garatzeko Arabako Lurralde Historikoko Añana eta Arabako Mendialdeko eskualdeetako landa eremuko biztanleen farmazia-arreta hobetzeko. Hitzarmenaren indarraldia 2 urtekoa da. "Botika etxean eskura" hitzarmena sinatu zen. (95.000.- €)
2024/05/14 Osakidetzarekin eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialekin lankidetza hitzarmena, farmazia-bulegoetatik bultzatzeko asma edo BGBKrako inhalagailuekiko atxikidura hobetzea eta inhalagailu horien erabilera egokia.
2024/06/12 Osakidetzak "Maletik" jarri du martxan Estatuko lehen maleta digitala etxez etxeko arretan. Tresna berri horrek zerbitzu azkarragoa, arinagoa eta seguruagoa ematen du, eta aukera ematen du pazienteen historia klinikoan zuzenean kargatzeko etxean egiten dituzten proba guztiak, hala nola elektroa, tentsioa edo tenperatura hartzea edo auskultazioa.
2024/06/17 Euskadiko errezeta elektronikoa (e-rezeta)n Grezian ere erabil daiteke jada sendagaiak farmazietan hartzeko. Helburua da EBko herrialde guztietara zabaltzea 2025ean.