Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/23 Epidemiologiako Espainiako Elkartearen eta Epidemiologiako Portugalgo Elkartearen I. Kongresu Birtualean parte hartu da, "Alkohola, adikzioak eta osasuna" gaiarekin.
2020/10/29 Drogamenpekotasunen Deustu Institutuarekin lankidetzan aritu gara, Drogamenpekotasunen inguruko aurrerapenei buruzko symposiuma antolatu eta finantzatzeko, "Emakumeak eta psikofarmakoak" gaiarekin.
2020/11/20 Drogamenpekotasunen Deustu Institutuarekin lankidetzan aritu gara workshop baten antolaketan eta finantzaketan, honako gai honi buruz: "Adikzioen inguruko laguntza-arretako esperientziak, zailtasunak COVID-19aren pandemian eta horiei erantzunak".
2020/12/22 2020ko azaroaren 23an, hitzarmen bat sinatu zen Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean; hitzarmena da droga-mendekotasunen arloan, eta konfiskatutako ondasunen 2020ko funtsaren kargura doa.
2020/12/31 "COVID-19aren eragina Euskadiko adikzioen eremuan" txostena argitaratu da. Azterlanak COVID-19ak adikzioen prebentzioan duen eragina aztertzen du, baita kontsumitzaileekiko edo adikzioak dituzten pertsonekiko zuzeneko tratamenduan eta esku-hartzean ere.
2021/03/31 San Juan de Dios ospitaleari, Arrasateri/Unión Deportiva Aretxabaletari, aitortu egiten zaio 2020-2022 aldirako Euskadiko Adikzioen arloko jardunbide onenak; 2020-2022 aldirako Euskadiko Adikzioen arloko aipamen espezifikoak ematen zaizkio Jeiki Fundazioari, Gizakia Fundazioari, Agipad Fundazioari, Etorkintza Fundazioari eta Osakidetza ESI Barrualde Galdakaoko Psikiatria Zerbitzuari.


2021/03/31 Etorkintza Fundazioari Euskadin 2020-2024 bitartean Adikzioen arloan egindako ibilbide profesionala aitortzen zaio.
2021/04/27 Hitzarmena Bilboko Elizbarrutiko Caritasekin, 2021ean Hontza larrialdietarako eta gaueko harrerarako zentroa mantentzeko. (146.130.- €)
2021/04/27 Hitzarmena Gizakia Fundazioarekin, Bilbon Andén 1 adikzioen arretarako zentro soziosanitarioa mantentzeko (166.101.- €)
2021/04/27 HIESaren aurkako Herritarren Batzordearekiko hitzarmena, droga-mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko (76.000.- €)
2021/05/11 Diru-laguntzen programa, talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko proiektuak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko, eta jarduera-eremu horietan ohitura osasungarriak sustatzeko. 2020ko deialdiaren esleipena.
2021/05/26 Jakinarazi da 2020an, 7.820 pertsonak hasi zutela tabakoa erretzeari uzteko Osakidetzaren programaren bat, aurreko urtean baino 3 aldiz gehiago.Gainera, 2020ko urtarriletik, Saila erretzeari uzteko botikak finantzatzen hasi zen, eta helburu horretarako inbertsioa ia 2 milioi eurokoa izan da.
2021/05/26 Iragarri dutenez, datorren udan lehenengo esperientzia bat egingo da, eta bertan, hondartza jakin batzuetara joaten diren pertsonak ez erretzera gonbidatuko dira, Tabako kerik gabeko Euskadi baterantz aurrera egiten jarraitzeko: Zumaiako Itzurun eta Santiago, Ibarrangeluko Laga eta Laida, Lekeitioko Isuntza, Mundakako Laidatxu eta Ondartzape eta Burgeluko hegoaldeko Garaio. Proposamenaren helburua tabakoaren kontsumoa desnormalizatzea eta kerik gabeko giroa sortzea da, adin txikiko asko dauden aisialdian kontsumo pasiboa saihesteko. 2022an Tabako kerik gabeko Hondartzen Euskal Sarea eratzea aurreikusten da. Ekainaren 15ean hasiko da kerik gabeko hondartzen proposamena.
2021/07/09
Laguntza-programa, talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko, Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko, eta jarduera-eremu horietan ohitura osasungarriak sustatzeko.
2021eko deialdia (2.854.400.- €) (2021/07/09). Informazio gehiago. 2021eko deialdiaren esleipena (2022/05/26)
2021/11/02 Osasun Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioarekin, 370.000 eurokoa, Euskadin aurten droga-mendetasunei buruz garatutako programetarako
2022/05/31 Gizakia Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematea erabaki da, Euskadin adikzioen aurkako erronka berriei aurre egiteko Erdu proiektua finantzatzeko. (109.524.- €)
2022/07/18
Laguntza-programa, talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko, Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko, eta jarduera-eremu horietan ohitura osasungarriak sustatzeko.

2022ko deialdia (2.854.400.-€) (2022/07/18). Informazio gehiago.

2022/07/28 88/2022 Dekretua, uztailaren 12koa, Adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteari buruzkoa. Informazio gehiago.
2022/09/05 Nerabe eta gazteengan “Arrisku-jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko gida” argitaratu zen. Gidak hezkuntza-komunitateak, gizarte-eragileek, osasun-eragileek, eragile soziosanitarioek eta familiek gazteen joko patologikoari buruzko informazioa lortzeko eta joko patologikoa detektatu eta prebenitzeko jarraibideak eta tresnak eskaintzen ditu.
2023/05/31 Euskadiko Kerik gabeko Guneen Sarearen sorkuntza iragarri da. Ekimen horren helburua da bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta ingurumena ke eta zigarro-punten kutsaduraz babesteko inguruneak biltzea. Euskadik kerik gabeko 144 gune izango ditu aurten, hala nola hondartzak, eskola-inguruneak, haur-parkeak, plazak edo kirol-inguruneak (2022/05/27)

Euskadin iaz sortu zen Kerik Gabeko Guneen Sarea handitu egin da, eta, dagoeneko, 200 baino gehiago dira tabakorik gabeko guneak.

2023/07/26
Laguntza-programa, talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko, Adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta gutxitzeko proiektuak egiteko, eta jarduera-eremu horietan ohitura osasungarriak sustatzeko.
2023ko deialdia (2.854.400.-€) (2023/07/26)
2023ko esleipena
2024/04/12 Bi gida argitaratu dira tabakoaren kalteei buruz kontzientziatzeko eta ohitura utzi nahi dutenei laguntzeko.
2024/05/02 ERDU programa indartu da, adikzioak dituzten eta gizarte-zaurgarritasun handiko egoeran dauden pertsonen egoera hobetzen laguntzeko. 2023an 303 pertsona artatu ziren, eta horietatik 199 kasu berriak izan ziren. 2022an 270 pertsonak jaso zuten programa.
2024/06/13 6.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute eskola-esparruan alkoholaren kontsumoa prebenitzeko 2023an Euskadin egin diren tailerretan.