Ekimena 4. Osasun mentaleko estrategia berri bat diseinatzea eta garatzea.
Ekimena 4. Osasun mentaleko estrategia berri bat diseinatzea eta garatzea.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/15 | Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak (Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea) Aieteko Osasun Zentrora lekualdatu eta birkonfiguratu zituen aurretik zeuden eguneko arreta anbulatorioko bi egiturak: Arreta Goiztiarreko Unitatea eta Eguneko Arreta intentsiboko Unitatea (lehen, Birgaitze Psikiatrikoko Unitatea zena). Bi kasuetan, unitateen diseinuak Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Osasun Mentalari buruzko 2013-2020 Ekintza Planean, Euskadiko Osasun Plana-Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020 Planean eta GOMEaren 2018-2022 aldirako Plan Estrategikoan ezarritako jarraibideak jarraitzen ditu. |
2021/10/01 | Osakidetzako Galdakao-Usansolo Ospitaleko hirugarren solairuan dagoen Psikiatria Zerbitzuko terraza berria martxan jarri da, unitate honetako pazienteentzako aire zabaleko baliabide berri bat eskaintzeko. Azterlan askok naturak osasunean eta, bereziki, osasun mentalean dituen onuretan eragiten dute. |
2021/11/24 | Haur eta gazteen osasun mentalaren arreta indartu egin da Euskadin, eta nerabeentzako eguneko bi ospitale psikiatriko berri jarri dira Bilbon eta Galdakaon |
2022/10/13 | Hezkuntza-eremuan jokabide suizidaren prebentzioa, esku-hartzea eta posbentzioa egiteko estrategiaren aurkezpena egin da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Osasun Sailak Elkarrekin prestatu dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetzak ere parte hartu dute. Gida bat da, eta tresna baliagarria eta orientatzailea izan nahi du –ikastetxeei, irakasleei eta eskola-komunitate osoari zuzendua–, suizidioaren prebentzioan, esku-hartzean eta posbentzioan aurrera egiteko, eskola-ingurunean. |
2023/05/05 | Osakidetzak nazioarteko aitormena jaso du, eta osasun mentala hobetzeko Europako Ekimenaren buru izango da. Biosistemak (lehen Kronikgune) Osasun Sistemen Ikerketa Institutuak Osasun Saila eta Osakidetza ordeztuko ditu “Healthier together” (elkarrekin osasungarriagoak) izeneko nazioarteko proiektuan. |
2023/11/20 | 2023-2027 aldirako Euskadiko Adikzioen VIII. Planaren aurkezpena egin zen. Plana irailaren 5ean onartu zuen |
2023/11/21 | Gobernu Kontseiluak 2023-2028 Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategiaren berri izan du. Informazio gehiago. |
2024/02/21 | Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuaren “Bizkaiko ikasle nerabeentzako erresilientzia eta curriculum sozioemozionala proiektua”, Euskadiko Osasun Mentaleko 2023-2028 Estrategian kokatua dagoena, osasun mentaleko Best Practice gisa aitortua Europako Batzordearen aldetik. |