Ekimena 1. Pazientearen autonomia sustatzea, osasun-profesionalek dagokien informazio, segimendu eta kontroleko protokoloa burutu ostean.
Ekimena 1. Pazientearen autonomia sustatzea, osasun-profesionalek dagokien informazio, segimendu eta kontroleko protokoloa burutu ostean.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/01 |
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko laguntza-programa. 2020-2021 ikasturteko deialdia (94.000.-€) (01/10/2020); Informazio gehiago. |
2020/11/14 |
Osasun eta Hezkuntza Sailek 1 motako diabetesa duten ikasleei arreta emateko protokolo bat egiten dute, eskola-eremuan aplikatzeko. Dokumentu honen helburua da Diabetes Mellitus kasu berri bat hautemateko eskola-esparruan jarduteko gida bat izatea, eta, besteak beste, irakasleek egoera horretan dauden ikasleei laguntzeko jarraitu beharreko jarraibide batzuk jasotzen ditu, ikasleen segurtasuna eta erabateko inklusioa bermatzeko. |
2020/11/16 |
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak hainbat ekimen abiarazi zituen diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko, informazio- eta hezkuntza-materiala emateko eta, oro har, bronkiolitis akutua (adingabeei eragiten dien gaixotasuna) ikusarazteko. Familien lankidetza eta inplikazioa funtsezko alderdiak dira gaixotasunari aurre egiteko; horregatik, Osakidetzaren web orrian, Osasun Eskolaren atalean, gune bat txertatu da, gurasoek gaixotasunaren tratamenduan hain garrantzitsuak diren alderdiak ikas ditzaten, hala nola arnasketaren kontrola edo sudur-garbiketa. |
2020/12/08 | Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren “Paziente bizia-Paziente aktiboa” programaren lehenengo tailerrak abian jarri zirenetik 2010ean, 7.600 herritarrek baino gehiagok parte hartu dute. “Paziente bizia-Paziente aktiboa” beren burua zaintzen eta autokudeatzen hezteko programa bat da, gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsonek beren gaixotasuna hobeto ezagutu dezaten eta beren osasun egoera hobetzeko ohiturak eta zaintzak ikas ditzaten. |
2021/03/11 | |
2021/03/11 | On egin! gida praktiko berri bat egin zen, Euskadin haurren obesitatea prebenitzeko ekintzen barruan; EAEko 2 eta 17 urte bitarteko mutilen % 8k eta nesken % 5,7k pairatzen dute osasun-arazo hori. Basque Culinary Centerrek prestatutako menuen bidez, argitalpen berri honek familien elikagai osasungarrien kontsumoa bultzatu eta sustatuko du. |
2021/03/25 |
Osakidetzak, web-orriaren bidez, pandemiak eragindako arazoei aurre egiteko tresnak eskaintzen ditu. Edukia Osasun Eskolaren atalean dago eskuragarri; bertan, ebaluazio-test bat dago, anonimoa, antsietatearen eta depresioaren sintomak ebaluatzeko, eta osasun-arloko profesional batengana jotzeko beharraren inguruan orientatzen du. |
2021/05/20 | Osakidetzaren Paziente-Bizia programak Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak urtero ematen duen Osasun arloko Estrategia NAOS saria jaso du. Epaimahaiak Osakidetzari aitortzen dio gehiegizko pisua eta obesitatea garaiz detektatzeko neurriak ezartzeko, elikadura-ohitura osasungarriak txertatzeko eta jarduera fisikoa erregulartasunez egitea sustatzeko gaitasuna duela. |
2021/06/01 |
EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (HC) eta sexu-transmisiozko infekzioak (ITS) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2021eko deialdia (300.000.-€) (2021/06/01). 2021eko esleipena (2021/10/01)
|
2021/06/10 | Fitxa didaktiko batzuk argitaratu dira, elikagai osasungarriei eta horiek osasunean duten garrantziari buruzko ezagutza handitzeko material eta jarduerekin, eskola-adinean elikadura osasungarria sustatzeko asmoz. Bilduma honek ikasleen hezkuntza-ingurunearen eskura jarriko ditu material eta jarduerekin osatutako 47 fitxa. Fitxa horiek hainbat irakasgaitan erraz integra daitezke eta edozein eskola-eremutan gara daitezke, edo familian esperimentatu, 2 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteekin. Fitxa didaktikoak Euskadiko ikastetxe publiko, itunpeko eta pribatu guztietan banatuko dira, Haur Hezkuntzatik Batxilergoko bigarren mailara arte. |
2021/07/05 | Hiesaren eta Sexu transmisiozko Infekzioen 2020ko Planaren memoria argitaratu da. Memoria horretan, urtero, datu epidemiologiko nagusiak eta arlo horretan garatzen dituzten neurriak jasotzen dira. Txosten honen berritasun nagusia da GIBaren diagnostikoak % 28 egin duela behera, eta % 7 sexu-transmisiozko infekzioen diagnostikoak (STIak), bi kasuetan pandemiak eragindako konfinamenduan zehar sexu-harreman arriskutsuen kopurua murriztu delako. Gorabehera horrek aldatu egin du sexu-transmisiozko infekzioen diagnostikoen goranzko joera azken urteetan. |
2021/07/13 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduerak egiteko dirulaguntza-programa.
2021eko deialdia (250.000.-€)(2021/07/13). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2021/11/03) |
2021/07/13 |
Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak.
2021eko deialdia (300.000.-€)(2021/07/13). Informazio gehiago.2021eko esleipena (2021/11/03) |
2021/09/17 |
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko laguntza-programa. 2021-2022 ikasturterako deialdia (136.000.-€) (2021/09/17); Informazio gehiago. |
2022/02/14 | Osakidetzaren webgunea Estatuko osasun-orririk onena da irisgarritasunari dagokionez. |
2022/02/25 |
17/2022 Dekretua, otsailaren 1ekoa, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroarena. |
2022/03/15 | Osakidetzak “SEISen jardueretan aurkeztutako ekarpenik aipagarrienaren saria” jaso du, Osasunaren arloko Informatikaren Espainiako Elkartearen eskutik (SEIS), Osasunaren Arloko 2021eko Sari Nazionalen barruan. Sari horren bidez aitortu egin da bertako profesionalek egindako ekarpena, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak osasun-eremuan garatu eta ezartzeko. |
2022/05/02 | Athletic Club Fundazioak eta Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, gaixotasun mentala duten pertsonek beren errekuperazio- eta gizarteratze-prozesuaren barruan jarduera fisikoak eta kirola egin ditzaten errazteko. |
2022/05/16 |
EAEn 2020an egindako organo-transplanteen kopuruari buruzko datuak ematen dira; 243 izan ziren. (2021/06/02) 2021eko organoen transplanteei buruzko datuak eskaintzen dira: Euskadik, urtean, 200 eta 220 transplante bitartean egiten ditu. |
2022/05/16 |
EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (HC) eta sexu-transmisiozko infekzioak (ITS) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2022ko deialdia (300.00.-€) (2022/05/16). Informazio gehiago. 2022ko deialdiaren esleipena (2022/10/21) |
2022/06/01 |
Osakidetzari 318.407.760,00 euro esleitzea adostu da, 27.000 langile baino gehiagoren lanbide-garapeneko aparteko deialdiaren ondoriozko gastuak finantzatzeko. Finantzaketa onartu ondoren, Osakidetzak ahalik eta lasterren irekiko du aparteko deialdia, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietara, eta 2022ari dagokion deialdia egingo du. (2022/05/10) 60/2022 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Osasuneko Mahai Sektorialak 2021eko uztailaren 8ko bileran lortutako akordioa. |
2022/06/10 | Osasun Sailak eta Osakidetzak prestatzen duten Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2021eko memoria aurkeztu da. GIB-aren transmisioak beherantz egonkortu dira, sexu-transmisiozko infekzioek gora egiten jarraitzen duten bitartean. |
2022/06/17 |
Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak.
2022ko deialdia (300.000.-€) (2022/06/17). Informazio gehiago. |
2022/09/15 |
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko laguntza-programa. 2022-2023 ikasturterako deialdia (136.000.-€) (2022/09/15) |
2022/09/19 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduerak egiteko dirulaguntza-programa.
2022ko deialdia (250.000.-€) (2022/09/19).2022ko esliepena (2022/12/26) |
2023/01/19 | Organoak eta ehunak emateari eta transplantatzeari buruzko datuen berri eman da. 2022an, Euskadik 56,1 organo- eta ehun-emaileren tasa izan zuen, organoak eta ehunak ematearen arloko nazioarteko abangoardian alegia. Era berean, transplanteen jarduerari dagokienez, Euskadiko 265 herritarrek organoen transplantea izan zuten. |
2023/04/24 | Arabako Ospitale Psikiatrikoak zentzumen-gela berri bat irekiko du aurten, 2020aren hasieratik eraginkortasuna probatu ondoren |
2023/05/08 |
Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak.
2023ko deialdia. Informazio gehiago (300.000.-€)(2023/05/08)2023ko deialdiaren esleipena (2023/09/22) |
2023/05/08 |
EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (HC) eta sexu-transmisiozko infekzioak (ITS) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2023ko deialdia (300.000.-€) (2023/05/08). Informazio gehiago.2023ko deialdiaren esleipena (2023/10/09) |
2023/06/19 | Osakidetzaren 2030erako pazientearen segurtasunerako estrategiak ekintza-lerro guztiak sendotu eta beste bi gehiago sartu ditu: larrialdiak eta suizidioaren prebentzioa |
2023/06/23 | Pazienteen erakundeen estatuko plataformak saritu du Bilbo-Basurtuko Esiaren (IIS biobizkaia) irisgarritasunari eta humanizazioari buruzko ikerketa-proiektu bat. |
2023/07/21 |
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan osasuna sustatzera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko laguntzen programa. 2023ko deialdia (250.000.- €) (2023/07/21) |
2023/09/13 |
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko laguntza-programa. 2023-2024 ikasturterako deialdia (250.000.-€) (2023/09/13) |
2023/10/10 | Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak 2023ko Profesor Barea handiko saria lortu du bularreko minbizia duten pazienteentzako «Nire bizi-kalitatea» programagatik. |
2023/11/27 | GIBaren infekzioa eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko Plan Estrategikoa (2022-2030) jarri zen abian. Plan horrek jarraipena ematen dio Euskadin azken hamarkadetan egindako lanari, eta, bat dator ONUSIDA 2030 txostenak GIBaren epidemiari 2030. urtean amaiera emateko finkatutako helburuekin. |
2024/02/21 | Euskadiko Gaixotasun Neurodegeneratiboen eta Neuromuskularren Estrategia aurkezten da. |
2024/04/04 |
EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (HC) eta sexu-transmisiozko infekzioak (ITS) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako laguntza-programa.
2024ko deialdia (300.000.-€) (2024/04/04). Informazio gehiago. |
2024/05/28 |
Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteei zuzendutako laguntza-programa, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak.
2024ko deialdia (300.000.-€) (2024/05/28) |
2024/06/17 | Argitara eman da 2023ko Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen (STI) Planaren memoria. STIek genero eta adin guztietako pertsonei eragiten dieten arren, gaur egun 25 urtetik beherako biztanleria talde bereziki kaltebera da. |