Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/09 Prestakuntzaren arloko hitzarmena sinatu zuten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.
2020/10/27

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen programa.

2020ko deialdia (108.010.-€)(2020/10/27). 2020ko esleipena (2021/01/12)

2020/11/18 2020ko urriaren 13ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ekintza zientifikoetarako osasun-intereseko aitorpena arautu zen.
2020/11/23 Hitzarmen bat sinatu zen Osasun Sailaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintzako Elkargo Profesionalen artean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaz bestelako osasun-esparruetan diharduten edo jardun duten erizaintzako profesionalen akreditazioa izapidetzeko lankidetza-baldintzak ezartzeko, honako helburuarekin: gizakientzako sendagaiak eta osasun-produktuak adierazi, erabili eta emateko baimentzea, eskatutako betekizunen arabera.
2020/12/07 Inoizko prestakuntza-eskaintzarik handiena egin zen, eta igoerarik handiena izan duena, Estatu osoarekin alderatuta: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak guztira 490 plaza izango ditu 2021. urterako Osasun Prestakuntzarako, Graduondoko Espezialitatean, hau da, iaz baino 28 plaza gehiago eta duela sei urte baino % 59,6 gehiago (2014/2015 deialdia). Osasun-langileen errefortzu nagusia lehen mailako arretarekin lotutako kategorietan egingo da, eta hori lehentasunezkoa da Osasun Sailarentzat: familia eta komunitateko erizaintzaren eskaintza % 54,54 handituko da, guztira 34 plaza.
2020/12/24 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez, lanbide sanitarioen etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko prozedura ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoan.
2020/12/31
Osasun-arloan diharduten erakunde profesionalentzako, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako laguntza-programa, erakunde horien funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko.
2020ko deialdia (79.409 €)(31/12/2020).
2020ko deialdiaren esleipena (2021/05/12); Laguntzak esleitzea (2021/10/11)
2021/01/26 Jaurlaritzak akordio bat onartu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena emateko, erizainei sendagaiak emateko prestakuntza emateko.
2021/04/08 Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako eta hari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia egin zen 2021-2022 ikasturterako.
2021/04/29
Elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntza-programa, ikasleen artean edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoa sustatzera eta egoneko bizitza murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko.
2021eko deialdia (79.409.-€)(2021/09/24). Informazio gehiago.
2021/09/13

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen programa.

2021eko deialdia (108.010.-€) (2021/09/13). Informazio gehiago.
2021eko deialdiaren esleipena (2021/11/26)
2021/09/24
Osasun-arloan diharduten erakunde profesionalentzako, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako laguntza-programa, erakunde horien funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko.
2021eko deialdia (79.409.-€) (2021/09/24).
2021eko esleipena (2021/12/28)
2021/11/09 EHUk 44 milioiren truke lizitatu du Bilboko Medikuntza Fakultatearen eraikin berria (2021/10/25)

Gobernu Kontseiluak baimena eman du UPV/EHUri zuzeneko dirulaguntza bat emateko, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria eraikitzeko, 55.035.217,94 eurokoa, inbertsioen urte anitzeko planaren barruan.
2022/06/01 Mondragon Unibertsitateak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu dute unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoa sustatzeko euskal osasun zerbitzuaren sarean eta hura osatzen duten erakundeetan.
2022/09/01

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen programa.

2022ko deialdia (108.010.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago.
2022ko deialdiaren esleipena (2022/11/23)
2022/09/01
Osasun-arloan diharduten erakunde profesionalentzako, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako laguntza-programa, erakunde horien funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko.
2022ko deialdia (79.409.-€) (2022/09/01). Informazio gehiago.
2022ko deialdiaren esleipena (2023/01/02)
2022/09/05 Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko proben lehen deialdi arrunta onartu zuen (2021/02/09)hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2021eko ohiko bigarren deialdiko probak (2021/09/06).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetan parte hartzeko ohiko deialdia. 2022ko lehenengo deialdia (2022/02/08). Segunda convocatoria 2022.
2022/11/17 Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako eta hari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia egin zen 2022-2023 ikasturterako. (2022/04/20)

2022-2023 ikasturteko bigarren lauhileko euskara ikastaroetarako deialdia egiten zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei zuzenduta.
2023/09/01

Osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen programa.

2023 deialdia (180.000.-€) (2023/09/01)

2023ko deialdiaren esleipena. Hutsen zuzenketa. (2023/12/05)

2023/10/24
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zientzietako espezialitateetan bizi diren profesionalak kanpoan txandakatzeko laguntza-programa berria.

2023ko deialdia (50.000 €). Informazio gehiago.

2023/12/02 Beren plazari dagokion hizkuntza-eskakizuna betetze duten Osakidetzako langileen ehunekoa zazpi aldiz handiagoa da azken 20 urteotan, 2003ko % 7,6tik 2023ko % 51ra pasa baita.
2023/12/13 Osasunaren Liburutegi Birtualaren aurkezpena egin zen. Urtarriletik aurrera eskuragarri egongo den tresna berri bat da, eta edozein lekutatik eskuragarri dauden funts bibliografikoei buruzko informazio guztia eskuratzeko aukera emango du. Hala, profesionalek eta herritarrek kalitateko osasun-informazioa eskura izango duten leihatila bakarra izango da.
2024/03/26 Lanbide Heziketako zazpi ikastetxerekin sinatutako akordioaren berri eman zen. Akordioak helburu du ikasleek praktikak sail horretako Osasun Publikoko Laborategian egin ahal izatea.
2024/05/14
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zientzietako espezialitateetan bizi diren profesionalak kanpoan txandakatzeko laguntza-programa berria.
2024-2025eko deialdia (100.000.-€) (2024/05/14). Informazio gehiago.
2024/06/03
Osasun-arloan diharduten erakunde profesionalentzako, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako laguntza-programa, erakunde horien funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko.

2024ko deialdia (79.409.-€) (2024/06/03). Informazio gehiago.

2024/06/18 Osakidetzak, 2024-2025 deialdian, Prestakuntza Sanitario Espezializatuko 566 plaza eskainiko ditu guztira, eta, beraz, eskaintza inoizko handiena izango da, 38 postutan gaindituz iazko eskaintza.
2024/06/18 EAEko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak sinatutako hitzarmena, Nazioarteko Txertaketa Zentroetan eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzaren Kanpo Osasun zerbitzuetan Prebentzio Medizina eta Osasun Publikoko espezialitateko txandaketak egiteko.