Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/09/19 Osasun Sailak 4.000 lanpostu sortuko ditu Osakidetzan, lau urteko epean
2021/02/02 Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak erakunde publikoaren 2020ko lan-eskaintza publikoa onartu zuen.
2021/02/25 Osakidetza-Euskal Osasun Erakundearen Mahai Sektoriala bildu zen: LEP 2018-2019 plazak banatzeko proposamen berri bat aurkeztu zen; karrera profesionaleko ezohiko deialdi bat egin zen negoziazio-prozesuari ekiteko, urte hauetako deialdirik eza arinduko duena; Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana helarazi zen, baloratzeko. Berdintasunerako Batzordearen barruan egindako lanaren emaitza da; batzorde hori Osakidetzako ordezkaritza batek eta mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek osatzen dute. Plana laster onartuko da Administrazio Kontseiluan.
2021/08/10 Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzua. Aldi baterako kontratazio-zerrendak egiteko eta kudeatzeko prozedura onartu da. Prozedura hori aplikatuko zaie Osakidetzako OMetan aldi baterako lanpostuak betetzeko langileen hautaketari eta kontratazioaren kudeaketari, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 9. artikuluan jasotako edozein lotura-modalitatetan
2021/10/04 Osakidetzak langile ez-finkoen kontratazio-zerrendetan izena emateko epea ireki du, eta Osakidetzaren web-orriaren bidez egin daiteke. Izena emateko epea azaroaren 4an irekiko da, 14: 00etan.
2022/06/09 Osakidetzak 2018-2019ko EPEaren deialdia egin du, 3.535 lanposturekin, eta bi fasetan egingo da, lehenengoa abenduan (2021/11/11)
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2018-2019 urteetarako deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira. (2021/12/14)
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren erakunde publikoaren 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onartu da. (2022/01/05)
Osakidetzaren 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da. (2022/05/30)
Guztira 78.139 pertsonek eman dute izena Osakidetzaren 2018-2019ko EPEaren bigarren faseko 1.924 lanpostuetako bat lortzeko deialdian, % 68,2 emakumeak.
2022/09/30

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei zuzendutako ezohiko deialdia, kolektibo profesionalei eman dituzten zerbitzu-urteekin bat datorren lanbide-garapeneko maila bat esleitzeko, erakundeari emandako esperientzia kontuan hartuta eta profesional bakoitzari maila hori eskuratzeko eskatutako zerbitzu-urteak betetzearen arabera aitortuz. Informazio gehiago. (2022/06/24)

Behin betiko esleipena argitaratu da, zeinak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei zuzendutako ezohiko deialdia, kolektibo profesionalei eman dituzten zerbitzu-urteekin bat datorren lanbide-garapeneko maila bat esleitzen baitu. Informazio gehiago.

2022/10/18 Azken 20 urteotan Osakidetzaren plantillan izan den gehikuntzarik handiena onartu zen: 2.467 plaza gehiago gehitu zaizkio eta, hala, Euskadiko Osasun Zerbitzuaren egiturak 30.073 plaza ditu. Aldi baterako 2.109 plaza dira, egiturazko bilakatuko liratekeenak, eta beste 358 plaza gehigarri, Osakidetzaren Lehen Mailako Arreta sendotzen jarraitzeko.
2022/12/09 Osakidetzaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu da. Guztira 1.644 plaza.
2022/12/27

Osakidetzak 2020., 2021. eta 2022. urteetako eta egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu, eta 7.639 plaza eskainiko ditu. Informazio gehiago. (2022/12/19)

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 114 kategoria profesionalen oinarri espezifikoak argitaratu dira, 2020/2021/2022/Egonkortzea urteetan deitutakoak. Informazio gehiago. (2022/12/27)

2023/05/30 Jardunean dauden medikuak % 2,4 hazi dira Euskadin, 15.434 guztira.
2023/11/10 Lankidetza-hitzarmena APNABI - Autismo Bizkaia, Gaude, Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak elkarteekin. Hitzarmenaren helburua da adimen-desgaitasuna duten pertsonak Osakidetzako lanpostuetan txertatzea eta finkatzea.
2023/12/27 Osakidetzak 2023ko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaitza onartu zuen. Guztira 1.265 lanpostu eskainiko dira. (2023/11/24)

Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen dira plazak. EHAA.
2024/02/22 Osakidetzaren plantilla estrukturala 1.431 lanpostutan handitzea onartu da.
2024/05/23 20218-2019ko EPE: Osakidetzak 3.535 lanpostu egonkortu ditu 82 lanbide-kategoriatan, horietatik 279 Lehen Mailako Arretan.
2024/06/10

Osakidetzak adostu du langile fakultatiboei eta erizainei autokontzertazioaren prezioa % 29 igotzea EAGetan eta Larrialdietan. Autokontzertazioa ohiko ordutegitik kanpo borondatez egindako lana da, jarduerari eutsiko zaiola bermatzeko.
(1.200.000.-€)