Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/01/20 Osakidetzako Biodonostia eta Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak hautatu dituzte Curevac farmazialari alemaniarrak garatu eta sustatutako SARS-CoV-2-ren aurkako txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuko duen saiakuntza klinikoan parte hartzeko. Euskadik, beraz, Estatuan hautatu diren hiru zentroetatik bi eman ditu (hirugarrena Madrilgo Erkidegokoa da). Munta handiko saiakuntza klinikoa da, eta 30.000 parte-hartzaile baino gehiago ditu mundu osoan; horietatik, Euskadik 2.000 lagun eman ditzake.
2021/12/07 Osasun Sailak Biocruces Bizkaiari emandako dirulaguntza onartu du, ikerketa genomikorako sekuentziazio-sistema bat erosteko (500.000.-€)
2021/12/07 BioDonostia Institutuari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, produktuak/teknologiak/zerbitzuak baliozkotzeko eta/edo erakusteko proiektuak babesteko, aurkeztutako proiektu guztiak gauzatu ahal izateko eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo estrategiko biosanitarioko enpresen garapen-prozesuari laguntzeko eta bizkortzeko (100.000.-€)