Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/05/24 Gobernu Kontseiluak 2022-2025 Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Euskal Estrategiaren berri izan du. Informazio gehiago.
2022/10/10 Euskadik Europako kalifikazio gorena jaso du berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiko eta osasungarriari modu integralean heldu izateagatik. Europako Batzordeak Erreferentziazko Guneen Lankidetza Sarearen bidez, Europako kalifikazio gorena eman dio Euskadiri. Sariaren bidez aitortzen da Euskadik lan handia egin duela bizitza osoko zahartze aktibo eta osasungarrian eskualde-berrikuntza sustatzen, zahartzen ari den biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzen, osasun-zerbitzuak eta gizarte-laguntzako zerbitzuak hobetzen, eta hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatzen.
2022/10/31 Bostonen egin zen International Consortium for Health Outcome Measurements (ICHOM) nazioarteko biltzarrean parte hartzea. Eusko Jaurlaritzak biltzarrean parte hartzen du Euskadiko Osasun Sistema aurkezteko, bai eta Euskadin balioan oinarritutako medikuntzaren arloan garatzen ari diren ekimenak aurkezteko ere. balioan oinarritutako arretari buruz nazioartean egiten den biltzarrik handiena da, bai eta garrantzitsuena ere, eta Euskadi osasun-ikerketaren mapan kokatzeko aukera ematen du. Bidaia Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian jasotako bi jarduera-ildotan kokatzen da.
2023/10/30 Zuzeneko dirulaguntza eman zaio Basque Center On Cognition, Brain And Language (BCBL) erakundeari, magnetoentzefalografia (MEG) bat erosteko: garunaren azterketa funtzionaletarako neurketa-sistema bioelektromagnetikoa. Hezkuntza sailak finantzatuta. (2.000.000.- €)
2023/10/30 Zuzeneko dirulaguntza bat eman zaio BCAM (Basque Center For Applied Mathematics) elkarteari, osasunari aplikatutako eredu matematiko aurreratuak garatzeko eta aztertzeko, "Osasunari aplikatutako modelizazio matematikoko taldeak" gauzatuta. Hezkuntza sailak finantzatuta. (1.000.000.- €)