Ekimena 6. Azpiegitura berriak irekitzea eta behar duten lehen mailako zentroak birmoldatu eta eraberritzea, antzemandako beharren eta horretarako ezarritako
plangintzaren arabera.
Ekimena 6. Azpiegitura berriak irekitzea eta behar duten lehen mailako zentroak birmoldatu eta eraberritzea, antzemandako beharren eta horretarako ezarritako
plangintzaren arabera.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/15 | Osakidetzak abian jarri zuen Aieteko osasun-zentro berria (Donostia), 5.15 milioi euroko inbertsioa eginda. Instalazioak 6 solairu eta 2.500 metro karratu erabilgarri baino gehiagoko azalera ditu, eta osasun-arreta inguru horretako 12.500 bizilaguni ematea ahalbidetuko du. Lehendakariak zentro berria bisitatu zuen. |
2021/03/01 |
Martxan jarri zen Murgiako osasun-zentro berria, 1,2 milioi euro inguruko inbertsioa eragin duena. Lehendakariak bisitatu zuen zentroa: 645 m2-ko azalera du, solairu bakarrean banatuta, eta Zuiako 5.500 bizilagun baino gehiagoren osasun-arreta hobetuko du. (1.200.000.- €) |
2021/04/06 | Iralako Osasun Zentro berria jarri zen martxan, 2,3 milioi euro inguruko inbertsioa eragin duena. Lehendakariak bisitatu zuen zerbitzu berri horrek Bilboko 12.600 bizilagun baino gehiagoren osasun-arreta hobetuko du. |
2021/06/17 | Sailburua eta Laudioko alkatea lan-bilera batean bildu dira, eta udalerriko osasun-zentro berriarekin zerikusia duten gaiak aztertu dituzte, inguruko herritarrei osasun-laguntza hobea emateko. Osasun ekipamendu berria eraikitzeko 11.000.000 euroko inbertsioa egingo da. 6.000 metro koadroko azalerarekin, funtzionalitate berriek zerbitzu-zorroa handitzea ahalbidetuko dute. Herriko 20.000 biztanleri baino gehiagori lehen mailako arreta emateaz gain, kanpoko kontsultak eta etxeko ospitalizazio, erradiologia eta osasun mentaleko zerbitzuak ere eskainiko zaizkie Aiarako 42.000 biztanleri. Laudioko Osasun Zentroa deituko da, Barrualde-Galdakao ESIko kidea, eta Laudioko Oinarrizko Osasun Laguntzako Unitatekoa izango da, Okondoko eta Orozkoko kontsultategiak ere barne dituelarik. |
2022/09/21 | Osakidetzak Iurretako eta San Migueleko kontsultategietako administrazio-eremuak berritu ditu 212.433,21 euroko inbertsioarekin. |
2023/02/02 | Muruetako eta Foruako osasun-kontsultategi berriak zabaldu dira. 63.000 euroko ibertsioa egin da. |
2024/02/14 | Donostiako Alde Zaharreko osasun-zentroa irekia da. (6.800.000.- €) |
2024/03/18 | Ordiziako osasun-zentroak ateak zabaldu ditu. Bertan, 2 milioi euroko inbertsioa egin da osasun-zentroaren azalera erabilgarria handitu eta espazio berriak sortzeko. |