Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/26

Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuak neurri sorta bat aurkeztu du sindikatuetako ordezkariekin egindako Mahai Sektorialean, lehen mailako arretak ematen duen zerbitzua indartzeko neurriak: a) langileen arloan: plantilla indartzea, laguntza-eremu horretarako 196 plaza berrirekin; berariazko osagarri bat aitortzea lehen mailako arretako administrazio-arloetako langileentzat, ordainsariaren % 4ko igoeraren baliokidea; b) Antolaketa: Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendaritzaren barruan Lehen Mailako Arretarako Zuzendariordetza espezifiko bat sortzea, koordinazioa hobetzeko eta lehen mailako arretari espazio propioa emateko; lehen mailako arretako kontsultetan zeregin burokratikoak murrizteko plana, Coviden harreman estu positiboa izateagatik baja eman beharrik ez izateko hartu berri den neurriaren ildotik; c) inbertsioen eta ekipamenduaren esparruan: Osasun-zentroetako hobekuntza-obrak, 14 milioi eurokoak urtea amaitu baino lehen; lehen mailako arretan inbertsio berriak egiteko aurreikuspena 2021eko aurrekontu-proiektuan sartzea, 21.000.000 eurokoak.

2021/01/19 Gobernuak erabaki bat hartu zuen, Osasuneko Mahai Sektorialean 2021eko abenduaren 10ean adostutako neurria onartzeko. Neurri hori lehen mailako arretako administrazio-arloetako langileentzat berariazko osagarri bat sartzeari buruzkoa da: kategoriari esleitutako ordainsariaren % 4. (1.500.000.- €)
2021/07/29 Osakidetzak 2021-2022 deialdirako Osasun Prestakuntzako 492 plaza emango ditu, Graduondoko Espezialitatean, iazko eskaintza gaindituz eta duela 7 urtekoa % 57.69 handituz. Azken finean, Osasun Sailak inoiz egin duen prestakuntza-eskaintza handiena da.