Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/11/16 Osakidetzak bronkiolitis akutuaren ibilbide asistentzial integratua jarri du pediatria-zerbitzu guztietan, eta, horri esker, osasun-langileek gaixotasun horren aurrean egiten duten lana bateratu ahal izan da. Ibilbide honen inplementazioa eraginkorra izan da farmakoen erabilera murrizteko, bronkodilatadore gisa: 2019-2020 kanpainan, Osakidetzan artatutako bronkiolitis-kasuen % 25ean erabiltzetik, % 5 izatera igaro ziren.
2020/11/29 Osakidetzaren Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programak, duela 25 urte abian jarritakoak, 2 milioi mamografia baino gehiago egin ditu, eta Euskadin 10.300 minbizi baino gehiago detektatu ahal izan dira, gehienak fase goiztiarretan. Egindako azken asebetetze-inkestaren arabera, parte hartu duten ia emakume guztiek uste dute beharrezkoa dela eta bularreko minbizia kasu askotan lehen faseetan detektatzeko balio duela.
2020/12/15 Kontsumo publikora eta bainatzeko eremuetara bideratutako uren kalitatea babesteko, Osasun Sailak eta URA-Uraren Euskal Agentziak  sinatutako hitzarmenaren bigarren luzapenaren berri eman zen.
2021/01/08 Jakinarazi zen 2020an Euskadik 51,3 organo-emaileko tasa lortu zuela, nahiz eta pandemiak zailtasunak sortu dituen; 2000. urteaz geroztik, organo-emateen urteko batez besteko tasa Euskadin 40 emaile baino gehiago milioi biztanleko da, herrialde bakar batek ere inoiz lortu ez duena. Datu horiek munduko gainerako herrialdeetan erregistratutakoen gainetik daude, eta Euskadi nazioarteko abangoardian dago organoak emateari dagokionez.
2021/03/31 Jakinarazi denez, duela 12 urte ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa ezarri zenetik, guztira 33.550 lesio premaligno (adenoma aurreratuak) eta gaizto (minbizi inbaditzaileak) detektatu eta tratatu dira. Kasu inbaditzaileei dagokienez,% 70,4 hasierako faseetan zeuden; beraz, haien tratamendua ez da hain oldarkorra izan, eta epe ertain-luzeko biziraupena% 95etik gorakoa da.
2021/04/27 Gobernuak aldi baterako programa bat sortzea onartu zuen, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan giza baliabideak indartzeko, COVID-19aren pandemiaren kudeaketari lotutako eginkizunei eta betebeharrei erantzuteko. Programa horretan, besteak beste, epidemiologiaren, estatistikaren eta zuzenbidearen arloko 48 pertsona sartuko dira, laguntza eskaintzeko eta 2020an hasitako indartze-programari jarraipena emateko. Programaren kostua, guztira, 2.751.190,23 eurokoa da urteko. Programak 12 hilabeteko iraupena izango du, eta gehienez 24 hilabetez luzatu ahal izango da
2021/05/07 Q Sukarraren agerraldi bat detektatu da, eta uste da 29 kasu susmagarri daudela. Pertsona batzuk ospitaleratu behar izan dituzte. Osasun-zerbitzuak zuzeneko harremanetan egon dira gainerako erakunde eskudunekin, hartutako segurtasun- eta prebentzio-neurriei eusteko, eta gertakari horren bilakaeraren jarraipena eta zaintza egiteko. Q sukarra gizakiei animalien bidez transmititzen zaien bakterio-infekzioa da.
2021/05/12 Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioaren txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da osasun-zerbitzu onenak dituen autonomia-erkidegoa.
2021/05/19
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.
2020-2021ko deialdia (7.429.800.- €) (2021/05/19). Informazio gehiago.
2021/06/25 Jakinarazi da, gaur egun, normalizazio-prozesu bat garatze aldera, lehen mailako arretan eskaintzen diren hitzorduen % 44 aurrez aurrekoak direla. Halaber, uztailean aurrez aurreko talde-jarduerei berrekin zitzaien, hala nola Paziente Aktiboaren ikastaroei, gaixotasun kronikoa duen pertsona batek bere osasuna zaindu ahal izateko trebetasunak eskuratzeko.
2021/07/06 Matia Fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematen zaio, hari atxikitako egoitzetan instituzionalizatutako pertsonen farmazia-prestazioa eta -arreta finantzatzeko, betiere prestazio hori jasotzeko eskubidea badute eta Osasun Sailaren kargura. (2.675.000.- €)
2021/08/12 198/2021 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Miokardioko Infartu Akutuaren Erregistroa sortu eta arautzekoa (Bihotzez erregistroa). Lehentasunezko helburua da miokardioko infartu akutuaren asistentzia-plangintza egiteko tresna izatea, eta, aldi berean, gertaera koronario akutuei buruzko informazio epidemiologikoa ematea, esparru horretako azterlanak eta ikerketak egiteko oinarri gisa, bai eta miokardioko infartu akutuaren arreta-eredua hobetzeko prozesura bideratutako kontratazio sanitarioa eta aldizkako ebaluazioa egiteko ere.
2021/09/28 Jakinarazten da Osakidetza / Euskal Osasun Zerbitzuak urratsak ematen jarraituko duela Lehen Mailako Arretaren presentzialtasuna handitzeko, une honetan % 50 ingurukoa baita. Helburua urte amaieran % 65era iristea da, pandemiaren aurretik. Hori lortzeko, neurri hauek hartuko dira pixkanaka: Osasun-zentroak COVID eta COVID ez direnen artean sektorizatuta egoteari utziko diote. Ohiko osasun-zentroko biztanleei arreta emango zaie; arnas sintomatologia dutenei eta, beraz, DBEOrekin bateragarria direnei arreta emango zaie, ordu-tarte zehatzetan, pertsona horiek aurrez aurre eta gainerako pazienteengandik bereizita artatzeko; pandemian sartutako oztopo arkitektonikoak ezabatzen hasiko dira, gaitasuna handitzeko, eta proba diagnostikoak, holtzak, barne-zirkuituak edo itxoite-geletako zigiluak egiteko moduluak ezabatuko dira, adibidez; pazienteek laguntzailearekin joan ahal izango dute; webgunearen bidez aurretiko hitzorduaren beste sistema bat diseinatu ahal izango dute, modu ordenatu eta seguruan erantzun ahal izateko presentzialtasun handiagoko eskaera horri.
2021/10/18 Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarri zen urriaren 13an hasiko zela gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, 2020-2021 denboraldian. Kanpaina horretan, Osakidetzako zerbitzuek deituko dituzte txertoa jaso behar duten pertsonak; 300 leku espezifiko inguru   txertoa jartzeko, horien heren bat Osakidetzaren saretik kanpo, gainera, SOS Deiak aplikazioak txertoa jartzeko hitzordua eskatzeko aukera ematen die entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonei.; agintaritza beraren 2020ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, kanpainaren estaldura zabaldu egin zen arrisku-taldeetan sartzen ez den biztanleria orokorrera (sei hilabetetik aurrera), gripearen aurkako txertoa emateko eskaera egitera borondatez joan daitezen. Kanpainaren  lehenengo bost asteetan 495.156 pertsonak hartu zuten txertoa, aurreko kanpainan baino % 50 gehiagok. 2.000.000 euro inbertitu dira 558.000 dosi izateko, aurreko kanpainan baino heren bat gehiago.(2020/10/06)

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi da, lehen dosiak emanda. 80.000 pertsona inguruk hartu dute dosia jasotzeko hitzordua.

 

2021/12/20

Abenduaren 14ko 244/2021 Dekretua onartu da, Euskadiko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordea sortu eta haren funtzionamendua arautzen duena.

2022/02/15 Baimena ematen da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arteko hitzarmena sinatzeko, amiantoaren erabileratik eratorritako patologien eraginpean dauden langileei dagokienez baterako jarduerak egiteko
2022/04/21 Osakidetzak sari bat jaso du Bronkiolitis Akutuari emandako arretaren kalitateagatik eta tratamenduagatik.
2022/04/26
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.

2021-2022ko deialdia (3.200.000.-€) (2022/04/26); Informazio gehiago.

2022/05/05

Osakidetzak eta Mutualiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, bi erakundeetako pertsonal fakultatiboek bi zerbitzuen asistentzia jasotzen duten pertsonen espediente eta historia klinikoetara zuzenean jotzeko aukera izan dezaten bide emateko.

2022/05/07

Aditzera ematen da Osakidetzaren Lehen Mailako arretako fisioterapia Zerbitzu berria Euskadi osoan egongo dela 2022ko urte-amaierarako.

2022/11/22 Europako Batzordeko Europako Ikerketa Zentroarekin hitzarmena, datu pertsonalen transferentziari buruzkoa.
2023/03/16 2023rako Euskadiko txertaketa-egutegiak babes-mailak handitzen ditu, batez ere haurren kasuan. Haurren txertaketaren esparruan, B meningokokoaren aurkako txertoa sartzen da, gripearen aurkako txertoa 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haurrei zabaltzen zaie, poliomielitisaren aurkako 3. dosi bat, eta giza papilomaren birusaren (GPB) aurkako txertoa 12 urteko mutikoei zabaltzen zaie. Helduaroan dauden persona osasuntsuen txertaketari dagokionez, herpes zosterraren aurkako txertoa eskuragarri egongo da da 65 urtetik gorakoentzat.
2023/04/18
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.
2022-2023ko deialdia (2.500.000.-€)(2023/04/18). Informazio gehiago.
2023/04/26

Osakidetzak 12 milioi bideratu ditu covid-19aren aurkako botikak erostera lau urterako

2023/05/05

37/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 7-15 urteko biztanleen aho-hortzen osasunaren arloko prestazio sanitarioari buruzkoa. Informazio gehiago.

2023/07/18

Bizkaiko Hiesaren aurkako Herritar Batzordearekin droga-mendekotasuna duten pertsonentzako eguneko zentroan kalteak murrizteko programak kudeatzeko hitzarmena. (76.000.- €)

2023/07/18 "Anden 1" Bilboko adikzioei arreta emateko centro soziosanitarioa mantentzeko Gizakia Fundazio Zibilarekin hitzarmena. (166.101.- €)
2023/11/10 Honako datuen berri eman da: Presentzialtasuna % 66,18koa da Euskadiko Lehen Mailako Arretan, pandemiaren aurreko kopurutik gertu.
2023/11/20 Aurkeztu egin zen Osasuna eta ongizatea irabazi, Tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez proiektua. Europar Batasunaren laguntza du, eta osasunaren eta ongizatearen inguruko partaidetza-prozesuak sustatzea du helburu.
2023/12/06

Osakidetzak arnas-birus sintzitialak eragindako bronkiolitisaren eta pneumoniaren aurkako immunizazioa hasi du bi urtetik beherako haurren artean.

2023/12/26

Osakidetzak 0 eta 6 urte bitarteko haurrak sartu ditu aho-hortzen osasuneko zerbitzuen zorro berrian.

2024/02/22
Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) zeinak 0 eta 15 urte bitarteko populazioaren aho-hortzetako osasuna zaintzen baitu.

2024ko deialdia (7.583.855 €). Informazio gehiago.

2024/03/26
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntza-programa (botiken koordainketa), arrazoi ekonomikoengatik inork agindutako medikazioa hartzeari utziko ez diola bermatzeko.

2023-2024ko deialdia (2.500.000.-€) (2024/03/26). Informazio gehiago.