Ekimena 1. Euskal unibertsitate sistemaren eta bikaintasunezko unibertsitate-sistemen arteko lankidetza sustatzea, arreta berezia jarriz Euskadi-Nafarroa Akitania Berria lankidetzan eta, orokorrean, Europako lankidetzan.
Ekimena 1. Euskal unibertsitate sistemaren eta bikaintasunezko unibertsitate-sistemen arteko lankidetza sustatzea, arreta berezia jarriz Euskadi-Nafarroa Akitania Berria lankidetzan eta, orokorrean, Europako lankidetzan.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/10/30 |
Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUko errektoreak, Bordeleko Unibertsitateko presidenteak, DIPCko zuzendariak, Tecnaliako zuzendariak eta Akitaniako kontseilari ordezkariak parte hartu zuten 2020ko Euskampus-Bordeaux Egunean. Hitzordu horretan, Euskampus-Bordeaux Mugaz Gaindiko Campusak eta haren ezagutza-poloek lortutako azken lorpenak eta aurrerapenak aurkezten eta partekatzen dira, punta-puntako ikerketan dihardutenak. |
2021/05/11 |
Hezkuntza Sailaren eta Euskampus Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea. Hitzarmenean jasotzen diren helburu nagusiak: (1) Euskampus agregazio-eremua osatzen duten erakundeen gaitasunak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako beste erakunde batzuekin eta nazioarteko erakundeekin (bereziki Akitaniakoekin) lotuko dituzten kooperatiba-jarduerak bultzatzea eta kudeatzea; (2) Zientzia eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentsibilizazio, dibulgazio eta prestakuntza-planak euskal gizartean sustatzea; (3) Euskadiren nazioarteko proiekzioa lagunduko duten ikerketa-ekintzak egitea Lehendakari Agirre Center-en bidez, erreferentziazko nazioarteko unibertsitateekin ezarritako Gizarte Zientzien esparruko proiektu berezien bidez, hala nola, New Yorkeko Columbia Unibertsitatearekin, Seton Hall University-rekin eta George Mason University-rekin.
|
2021/06/29 | 100.000 euroko diru-laguntza zuzena ematen zaio Euskampus Fundazioari, KSI Gela bultzatzeko ekintzak finantzatzeko. |
2021/10/05 |
Euskampus Fundazioari zuzeneko diru-laguntzak ematea, R-LTC, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarea ekimena garatzeko.
2021eko zuzeneko diru-laguntza (500.000.- €) (2021/10/05)
|
2021/11/30 |
Euskampus fundazioari zuzeneko dirulaguntzak, zientzia eta teknologia sozializatzeko eta hedatzeko proiektu bat garatzeko. Euskampus fundazioari zuzeneko dirulaguntza ematen zaio |
2022/11/22 |
Euskampus Fundazioari zuzeneko diru-laguntzak ematea, R-LTC, Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien Sarea ekimena garatzeko.
2022ko dirulaguntza zuzena (500.000.- €) (2022/11/22)
|
2022/12/20 |
Euskampus fundazioari zuzeneko dirulaguntzak, zientzia eta teknologia sozializatzeko eta hedatzeko proiektu bat garatzeko. |