Ekimena 2. Euskal unibertsitate-sistemaren parte-hartzea bultzatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berrian, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bidez. Halaber, ikerketako proiektu europarrak sustatuko dira, bikaintasunezko ikerketa taldeen jarduera , bultzatuz.
Ekimena 2. Euskal unibertsitate-sistemaren parte-hartzea bultzatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berrian, zehazki, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren bidez. Halaber, ikerketako proiektu europarrak sustatuko dira, bikaintasunezko ikerketa taldeen jarduera , bultzatuz.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/04 | Zientzia Euskadin 2020 Txostena: ekoizpen zientifikoak 6.600 argitalpeneko muga gainditu du. , azken urtean % 6,3 hazi delarik. Azken bost urteetan hazkunde handiena. Euskadik bere ikerketa bultzatzeko 690 milioi euro lortu ditu Europatik 2014 eta 2019 urteen artean. |
2020/11/05 |
DIPC/Donostia International Physics Cente, Ikerbasque – Hezkuntza Sailak lagundutako erakundeak – Eta UPV/EHUk, Harvardeko Unibertsitatearen parte-hartzearekin, lehenengo ERC Synergy lortu dute Euskadirako, ia 10 milioi euroko zenbatekoarekin. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuak neutrinoa bere antipartikula ote den jakin nahi du, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzuteko. Mundu mailako ikerketarako laguntza entzutetsuenetako bat da, abangoardiako ikerketa aitzindariak egitea helburu duena, eta, horretarako, hainbat jakintza-arloren arteko sinergiak sortzen ditu |
2020/12/31 |
Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia modalitatean jarduera zientifikoa sustatzea helburu duena
2020ko deialdia (42.000.-€)(2020/12/31)Esleipena (2021/05/20) |
2021/03/29 |
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Ekintzaren Behatokia (OTEA) aurkezteko Jardunaldiaren irekiera instituzionala, BC3 - Basque Centre for Climate Change bikaintasuneko ikerketa-zentroak antolatutakoa. |
2021/05/27 | Ikur 2030 Estrategia aurkeztu da, Euskadiko sare zientifikoa indartzeko eta nitxo zehatzetan nazioarteko posizionamendua lortzeko. Datozen urteetarako lau ikerketa-eremu estrategikoren aldeko apustua egin du, eta 100 milioi euro inbertituko dira eremu horietan: neurozientziak; Teknologia Kuantikoak; Neutrionikoa; Superkonputazioa eta Adimen Artifiziala |
2021/11/22 |
Zientzia Euskadin 2021 Txostena: Euskadiko ikertzaileen lana 7.523 argitalpen zientifikora iritsi zen 2020an, azken urtean %13 hazi delarik. Euskadik bere ekoizpen zientifikoa bikoiztu du azken hamarkadan. |
2021/12/13 |
Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia modalitatean jarduera zientifikoa sustatzea helburu duena
2021eko deialdia. Informazio gehiago (2021/12/13)Nekane Balluerka psikologoari 2021eko Euskadi Ikerketa Saria esleitzea (2022/06/10) |
2022/10/05 | Zientzia Euskadin 2022 Txostenaren emaitzen aurkezpena egin zen. Txostenaren emaitzen artean, azpimarratzekoak dira honako hauek: Euskadik %16 handitu du bere ekoizpen zientifikoa pandemia aurreko produkzioarekin alderatuta; Euskadi ikerketa eta garapeneko I+G jardueretan gehien inbertitzen duen erkidegoa da BPG kontuan izanik, %2 baino gehiagoko inbertsioa eginez; Euskadi liderra da europar programaren biztanleko itzulkinari dagokionez; Euskadiko 100 langiletik 2 ikerketa eta garapeneko I+G lanean dihardute; eta, lehenengo aldiz, 21.000 pertsona baino gehiago dira ikerketa edo garapen jardueretan. |
2022/12/16 |
Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia modalitatean jarduera zientifikoa sustatzea helburu duena
2022ko deialdia. Informazio gehiago. (42.000.-€)(2022/11/08) 2022ko esleipena (2022/05/12) |
2022/12/20 |
Dirulaguntza zuzena ematea BC3 - Basque Centre For Climate Change bikaintasuneko ikerketa zentroari, K.Lab (Knowledge Modelling Environment) laborategiaren bitartez teknologia transferitzea indartzeko (200.000.- €) |
2022/12/20 |
Euskadiko ikerketa-zentroetan garatzen ari diren eta IKUR Estrategiarekin bat datozen bikaintasuneko ikerketari lotutako hainbat ekimeni laguntza ematea (14.500.000.- €) |
2023/11/14 |
BC3 – Basque Centre for Climate Change oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroari laguntza ematea, “Biodibertsitatea” I+G+b Plan Osagarrian parte har dezan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation-EU)(734.779.-€) |
2023/11/15 |
Zientzia Euskadin 2023 Txostena: Euskadi da ikerketarako Europako funts gehien lortu dituen erkidegoa biztanleko. Euskadik ikerketa eta garapeneko I+G jardueretan 1.800 miloi euroko inbertsioa egin du 2022. urtean, %9,1eko hazkundea aurreko urtearen aldean. Honek BPGren %2,3ko inbertsioa suposatzen du. Euskadiko ikertzaileen lana 7.818 argitalpen zientifikora iritsi zen 2022an. Pandemia aurreko urteen aldean %14ko hazkundea suposatzen du. |
2023/11/27 |
Euskadi Ikerkuntza Saria, Gizarte Zientzien eta Humanitateen arloan. Informazio gehiago 2023ko deialdia |
2024/01/16 |
Ikerbasquek 2024an Research Fellowsen deialdia egin du, doktorego ondoko ikertzaileentzako 20 lanpostu eskainiz. Bost urteko kontratu horiek etorkizun handiko zientzialari gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusi eta ikerketa independente izateko aukera eskaintzen dute. Deialdia |
2024/02/19 | |
2024/05/21 |
Euskadi Ikerkuntza Saria, zientzia eta teknologia modalitatean jarduera zientifikoa sustatzea helburu duena
Joaquin Gorrochategui hizkuntzalariarentzat 2023ko Euskadi Ikerkuntza Saria. Informazio gehigarriaEHAA |
2024/06/18 |
Neutroien Iturri Europarraren egoitza bat eraiki, ekipatu eta ustiatzeko (ESS-Bilbao, European Spallation Source Bilbao) Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren gehigarria. Informazio gehigarria. (2.745.000.- €) |