Ekimena 3. Unibertsitate-kluster berri bat abiaraztea Kultura eta Sormen Industrien eremuan.
Ekimena 3. Unibertsitate-kluster berri bat abiaraztea Kultura eta Sormen Industrien eremuan.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/01 | Kultura- eta sormen-industrien arloko prestakuntza-, ikerketa- eta transferentzia-gaitasunen eta I+G+b transferentzien mapa diseinatzea, Euskal Unibertsitate Sistemaren errealitate xehatua islatzeko, kultura- eta sormen-industriei dagokienez. Horrela, tresna estrategiko gisa balioko da ondorengo jarduerak garatzeko, sektoreko premiei lotutako prestakuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta transferentzia-eremuetan. |
2021/06/29 | 100.000 euroko diru-laguntza zuzena ematen zaio Euskampus Fundazioari, KSI Gela bultzatzeko ekintzak finantzatzeko. |
2021/07/01 | Hezkuntza eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailek KSIgune klusterraren sorrera aurkeztu dute, kultura- eta sormen-industriak sustatzeko, sektore horretako unibertsitateetan, goi-mailako ikastetxeetan eta ikerketa-zentroetan sortutako ezagutzaren transferentzian hautemandako arazoei erantzuteko. |