Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/04/27 "Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa" eta "gazteen ekintzailetza" programak garatzeko, finantzazio gehiago eman zaie UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateeii, hiru unibertsitateetako bakoitzarekin 2021 sinatutako "UNIVERSIDAD-ENPRESA-SOCIEDAD"  programa-kontratuetarako.  


(2.252.000.- €)
2021/05/07 2021-2022 ikasturterako unibertsitate-beka orokorraren berrikuntza nagusiak: alde batetik, beken tramitazioaren arintzea, beka-eskaera guztiek ikasturteko lehen hiruhilekoan zehar erantzuna jaso dezaten eta ikasleek urtea amaitu baino lehen kobratu ahal izan dezaten laguntza, erantzuna baiezkoa bada. Bestetik, handitu egin da "Ikaskuntzarako laguntza" kontzeptuari dagokion zenbatekoa, eta beka bat lortzen duten unibertsitateko ikasleek urtean 300 euroko laguntza ere jasoko dute gutxienez.
2021/06/30 Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beken programa eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko laguntzak.
2021-2022 ikasturteko deialdia. Informazio gehiago (28.560.000.- €)
2021/07/16 Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.2020-2021 deialdia (330.000 €). Informazio gehiago (2020/09/15)2021-2022 deialdia. Informazio gehiago (297.000.- €)