Ekimena 2. Bikaintasunerantz orientatzen den eta talentua eta ezagutza aurreratua sortzen laguntzen duen unibertsitate-sistema baten alde egitea, horiek baitira erronka teknologiko-digitalari eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari erantzuteko palankak.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/07/07 |
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduerak garatzen dituzten Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) ikastetxe elkartu guztiei zuzeneko dirulaguntza ematen zaie. (400.000.- €) |
2020/09/25 |
Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.
2020-2021 deialdia (330.000.-€)(2020/09/25). Informazio gehiago.
|
2020/09/30 | Lankidetza-hitzarmena Siemens Gamesa Renewable Energy SArekin, "Material and energy flows in a circular region" proiektua sustatzeko, interes orokorreko jardueretan enpresa-lankidetzako proiektuak garatzeko, "Trantsizio energetikoa konponbide jasangarriekin" erronkari buruz. Erronka hau Siemens Gamesak garatu du, Danimarkako Alboorgeko Unibertsitatearekin lankidetzan |
2020/11/05 | DIPC/Donostia International Physics Cente, Ikerbasque – Hezkuntza Sailak lagundutako erakundeak – Eta UPV/EHUk, Harvardeko Unibertsitatearen parte-hartzearekin, lehenengo ERC Synergy lortu dute Euskadirako, ia 10 milioi euro. Synergy-2020 NEXT-BOLD proiektuak neutrinoa bere antipartikula ote den jakin nahi du, unibertsoaren jatorriari buruzko funtsezko galderei erantzuteko. Mundu mailako ikerketarako laguntza entzutetsuenetako bat da, abangoardiako ikerketa aitzindariak egitea helburu duena, eta, horretarako, hainbat jakintza-arloren arteko sinergiak sortzen ditu. |
2020/11/20 | George Smoot Nobel sariduna UPV/EHUn eta Donostia International Physics Centerren hasiko da. UPV/EHUko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia sailean arituko da, eta DIPCn kosmologia eta astrofisikako ikerketa lerroko partaide izango da. |
2020/12/26 |
Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek digitalizazioan egin dituzten inbertsioak finantzatu dira, urrutiko unibertsitate-prestakuntza garatu ahal izateko, aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak zentzuz lortzen direla bermatzeko. (3.934.120.- €) |
2020/12/31 |
Ikerkuntza zientifikoaren arloko biltzarrak eta bilerak antolatzeko laguntza-programa
2021eko deialdia (lehenengo seihilekoa) (200.000.-€)(2020/12/31). Informazio gehiago.2021eko esleipena (lehenengo seihilekoa) (2021/05/21). 2021eko deialdia (bigarren seihilekoa) (200.000.-€) (2021/05/07). Informazio gehiago. Esleipena, 2021eko bigarren sehilekoa (2022/04/20) |
2021/04/27 |
"Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa" eta "gazteen ekintzailetza" programak garatzeko, UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateei finantzaketa, hiru unibertsitateetako bakoitzarekin sinatutako "UNIVERSIDAD-ENPRESA-SOCIEDAD" programa-kontratuen baitan.
2021 urtea. Informazio gehiago (2.252.000.- €) (2021/04/27)
|
2021/05/07 | Matrikula %5 beheratzea STEM titulazioetan: STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics ingelesezko akronimoan) izeneko diziplinetako gradu-ikasketei %5eko beheratzea aplikatuko zaie 2021-2022 kurtsoko matrikulan. Ingeniaritzako graduak edo Zientzien adarreko graduak dira gehien bat. Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Steam Euskadi Estrategiarekin bat datorren neurria da. Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea eta euskal ikasleak, batez ere neskak, aipatutako STEM diziplinetara hurbiltzea du helburu estrategia horrek. |
2021/07/06 | Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko baimena eman zen. Hitzarmen horrek lankidetza-esparru bat ezartzen du, unibertsitate horretako ikasleek Euskadiko gainerako unibertsitateetako homologoekiko jaso behar duten trataera berdinetik, UNEDen jardueren finantzaketari buruzko esparruraino. (2021/04/20)Zuzeneko dirulaguntza bat ematen zaie Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) ikastetxe elkartuei, baldin eta beren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Gasteizko zentro elkartuari: 119.264 euro; Bergarako zentro elkartuari: 135.399 euro; Bizkaiko zentro elkartuari: 245.337 euro (Guztira 500.000.-€) |
2021/07/16 |
Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.
2021-2022 deialdia (297.000.-€) (2021/07/16). Informazio gehiago.
|
2021/09/21 | 2022-2025 aldirako deialdia. Informazio gehiago (42.000.000.-€)(2021/09/21) |
2021/10/13 | Gobernu Kontseiluak hitzarmen bat sinatzea onartu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Ekonomia eta Ogasun Sailaren bitartez, Aktuaritza eta Finantza Zientzietako unibertsitate-masterreko ikasleek curriculumetik kanpoko praktika akademikoak egin ditzaten. |
2021/11/09 |
EHUk 44 milioiren truke lizitatu du Bilboko Medikuntza Fakultatearen eraikin berria (2021/10/25) Gobernu Kontseiluak baimena eman du UPV/EHUri zuzeneko dirulaguntza bat emateko, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria eraikitzeko inbertsioen urte anitzeko planaren barruan (55.035.217.- €) |
2021/11/16 |
Ikerkuntza zientifikoaren arloko biltzarrak eta bilerak antolatzeko laguntza-programa
2022 Deialdia (lehenengo seihilekoa)(200.000.-€)(16/11/2021).2022ko deialdiaren esleipena (lehenengo seihilekoa) (2022/06/29). 2022ko deialdia (bigarren seihilekoa) (200.000.-€) (2022/06/22). Informazio gehiago. |
2021/11/30 | Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko dirulaguntza ematen zaio digitalizazio programak, osasuna eta Unibertsitatea + Hezkuntza programak finantzatzeko. (2.290.351.- €) |
2021/11/30 | Dirulaguntza zuzena ematen zaio Deustuko Unibertsitateari, digitalizazio-programak, osasun-programak eta Unibertsitatea+Hezkuntza programak finantzatzeko. (721.346.- €) |
2021/11/30 | Dirulaguntza zuzena ematen zaio Mondragon Unibertsitateari, digitalizazio programak, osasuna eta Unibertsitatea + Hezkuntza programak finantzatzeko. (292.424.- €) |
2021/12/28 |
Gobernu Kontseiluak erabaki du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari eman zaion finantzaketa handitzea, unibertsitate-enpresa-sozietatea kontratu-programaren 2021. urterako. (350.000.- €) |
2022/04/05 |
"Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa" eta "gazteen ekintzailetza" programak garatzeko, UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateei finantzaketa, hiru unibertsitateetako bakoitzarekin sinatutako "UNIVERSIDAD-ENPRESA-SOCIEDAD" programa-kontratuen baitan.
2022 urtea. Informazio gehiago (2.246.000.-€) (05/04/2022)
|
2022/06/07 |
500.000 €: Gasteizko Zentro Elkartua: 117.670 € Bergarako Ikastetxe Elkartua: 135.820 € Bizkaiko Zentro Elkartua: 246.510 € (500.000.- €) |
2022/07/11 | 78/2022 Dekretua, ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretua aldatzen duena. |
2022/07/11 |
Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.
2022-2023ko deialdia (330.000.-€) (2022/07/11). Informazio gehiago.2022-2023ko ikasturteko esleipena (2023/04/25) |
2022/10/10 | EHUren Bizkaiko Campuseko Animaliategiaren instalazio berriak inauguratzea. Orotara 5,8 milioiko inbertsioa egin da Animaliategia handitu eta guztiz birgaitzeko; horietatik 3,5 Hezkuntza Sailak ipini ditu, eta gainerako 2,3 milioiak Europako funtsetatik (Feder Funtsak) iritsi dira. |
2022/11/29 |
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, Musikenek, irakaskuntzarako, ikasketetarako eta kontzertuetarako erabiltzen dituen musika-tresnak erostera eta berritzera bideratuko ditu 1.499.998,22 euro (1.500.000.- €) |
2022/12/07 |
Zuzeneko dirulaguntza bana ematea UPV/EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari. Laguntza hauek, lehentasunezko hiru eremu hauetako programak eta ekintzak finantzatzera bideratuko dira: eraldaketa digitala unibertsitatean; Unibertsitatea+Hezkuntza proiektuak eta osasun-ikasketetako programak (UPV/EHU 2.920.351.-€; Deustuko Unibertsitatea 721.346.-€; eta Mondragon Unibertsitatea 292.424.-€) (3.934.121.- €) |
2022/12/20 | Euskal Herriko Unibertsitatearen ekarpen arrunta handitzea, ekarpen arruntari egotzi dakizkiokeen langile-gastuetan sortutako egiturazko beharrei aurre egiteko (17.528.850.- €) |
2023/01/02 |
Ikerkuntza zientifikoaren arloko biltzarrak eta bilerak antolatzeko laguntza-programa
2023ko deialdia, lehen seihilabetea. Informazio gehiago. (200.000.-€)(2023/01/02) |
2023/03/27 |
Europatik datozen plan osagarrien eta Eusko Jaurlaritzak (14.-M€) egiten dituen ekarpenen bidez, 5 ikerketa-lerrok (biodibertsitatea, osasunari aplikatutako bioteknologia, komunikazio kuantikoa, energia eta hidrogeno berriztagarria eta material aurreratuak) 32 milioi euroko inbertsioa jasotzen dute guztira |
2023/05/16 |
MISIONES Euskampus Lehen Jardunaldia: Stakeholdersekin topaketa, bi erronka nagusien etorkizunari buruz eztabaidatzeko: Ozeano Osasungarriak eta Jasangarriak eta Ekonomia Zirkularra. |
2023/06/06 |
UNED Urrutiko Unibertsitateari zuzeneko laguntza ematea. Finantzaketa hau honako zereginetarako erabili beharko da: UNED ikastegi elkartuen jarduerei eusteko, etengabeko eguneratze teknologikorako eta beharrezkoak diren azpiegituren hobekuntzarako eta mantentze-lanetarako. (500.000.- €) |
2023/06/20 |
2023-2024 deialdia, Ikasiker bekena, beren ikasketekin bateragarritasun-erregimenean, 2024ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Taldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (IIS), Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (CIC) eta BRTA Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Zentro Teknologikoetan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatuak) lankidetzan aritu nahi duten unibertsitate-ikasleei zuzendutako ikerketa-lanetan laguntzeko. https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/86637-convocatoria-para-las-becas-ikasiker-dirigidas-alumnado-universitario-interesado-colaborar-tareas-investigacion-consejo-gobierno-2023 (300.000.- €) |
2023/06/29 |
Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.
|
2023/07/28 |
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldia, Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoko orubean. https://www.deia.eus/bilbao/2023/07/12/acto-primera-piedra-facultad-medicina-7039311.html |
2023/11/28 |
Ikerkuntza zientifikoaren arloko biltzarrak eta bilerak antolatzeko laguntza-programa
2024ko deialdia (lehenengo seihilekoa).Informazio gehiago (200.000.-€) |
2023/12/19 |
Unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatu eta eguneratzea, ikasleek “practicuma” egin ahal izateko |
2023/12/26 |
Dirulaguntza zuzena ematea Udako Euskal Unibertsitateari (UEU), Goimailako Online Institutuari (Goi.eus) bultzada emateko, eraldaketa digitalaren bidez (80.500.-€) |
2024/03/26 |
Bildarratz sailburuaren eta Morant ministroaren arteko bilera unibertsitateko gaien inguruan. Bileraren gaiak |
2024/04/30 |
Ikerkuntza zientifikoaren arloko biltzarrak eta bilerak antolatzeko laguntza-programa
2024ko deialdia (bigarren seihilekoa) |
2024/05/28 | Zuzeneko dirulaguntza bat ematea UNEDi, EAEn dauden UNEDen zentro elkartuen jarduerei eusteko, etengabeko eguneratze teknologikorako eta beharrezkoak diren azpiegiturak hobetu eta mantentzeko. |
2024/06/11 |
Ikerketa lanetan laguntzeko ikasiker lankidetza-bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak, ikasketekin aldi berean (2021eko urtarriletik irailaren 30era bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa egiaztatutakoetan.
2024-2025eko deialdia |