Euskadi.eus
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/05/27
Lanbide Heziketaren nazioarteko proiekzioa indartzeko helburuarekin, nazioarteko proiektu hauek garatzen ari dira:
- Berrikuntza Aplikatuko 81 ERASMUS+ proiektu, Europako eta Europa ertzeko 32 herrialderekin (Europako Batzordeko kide ez diren herrialdeak). Proiektu horietako bat EXAM 4.0 da, Europako Lanbide Heziketako 4.0 fabrikazio aurreratuko bikaintasun-plataforma bakarra, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa den "Tknika" buru duena.
- 2 POCTEFA proiektu, 2 herrialderekin.
- Unevoc BILT, 7 herrialderekin.
2021/06/03 Lanbide Heziketako sailburuordeak "The Role of Regions and Cities in Delivering High Quality Apprenticeships" goi mailako konferentzia europarrean parte hartu du (eskualdeek eta hiriek kalitate handiko ikaskuntzen inplementazioan duten zeregina). Konferentzia hori Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeen Batzordeak (CDR) antolatu dute, EARLALL (Eskualdeetako eta Tokiko Ikaskuntzen Agintaritzarako Europako Elkartea) sarearen laguntzarekin.
2021/06/03

Tknika OPEN DAYSEuskadiko Lanbide Heziketa nazioartean ezagutarazteko eta beste herrialde batzuekin berrikuntza-proiektuak bultzatzeko jardunaldiak.

2021/06/03 Europako proiektuak zabaltzeko jardunaldiajardunaldi horretan, Euskadiko LHko ikastetxeek lanean ari diren nazioarteko proiektuak aurkeztu dituzte.
2022/04/07 Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek berrikuntzako 97 proiektu europarretan hartzen dute parte
2022/06/15 Lanbide Heziketako Ikastetxeen Nazioarteko Biltzarra egin da, WFCP- Lanbide Heziketako Ikastetxeen eta Elkarteen Munduko Federazioak antolatuta. Euskadi ez zuten halabeharrez aukeratu Biltzarra hartzeko; izan ere, Euskadiko Lanbide Heziketako sistema mundu mailan erreferenteetako bat da, eta Europako Batzordeak Europako Lanbide Heziketako etorkizuneko eredua eraikitzeko adibide izango diren bikaintasun-plataformen artean hartu du.
2022/11/15

Euskadik Lanbide Heziketako Bikaintasunari buruzko Nazioarteko Foroa hartu du.