Ekimena 9. Irakasleen eta hezkuntza-langileen egonkortasuna finkatzea, egiturazko bitartekotasuna 10 puntu murrizteko helburuan aurrera.
Ekimena 9. Irakasleen eta hezkuntza-langileen egonkortasuna finkatzea, egiturazko bitartekotasuna 10 puntu murrizteko helburuan aurrera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/12/22 |
Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2020rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena eta 2017-2020 aldirako Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena. Zehazki, 836 plaza deituko dira Hezkuntza Administraziorako.
|
2021/08/11 | Handitu egin da 2020-2021 ikasturterako itunpeko ikastetxe pribatuentzako laguntzen deialdia egiten duen Aginduaren zenbatekoa, enpleguari eusteko eta irakasleen plantillak gaztetzeko akordioen esparruan, hurrengo urteetan demografia-jaitsiera aurreikus daitekeelako. (320.890.- €) |
2022/02/08 | Akordioa, Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzan aldi baterako programa bat sortzeko itunpeko ikastetxe pribatuentzako laguntzak kudeatzeko, enplegua mantentzeko eta irakasleen plantillak gaztetzeko akordioen esparruan, datozen urteetan beherakada demografikoa aurreikusten baita. |
2022/05/03 |
Hezkuntza Sailak sindikatuei jakinarazi die 2022an 6.300 plaza baino gehiago eskainiko direla Lan Eskaintza Publikoetan. |
2022/06/23 |
Itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntza-programa, datozen urteetan gerta litekeen beherakada demografikoaren aurrean enpleguari eusteko eta irakasle-plantillak gaztetzeko. 2022ko deialdia (10.533.774.-€) (2022/06/23). Informazio gehiago. |
2022/09/30 | 3.178 plazako deialdia argitaratu da merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez. Informazio gehiago. |
2022/12/12 |
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia (183 plaza) |
2022/12/28 |
LEP-Hezkuntza: 7.000 plazatik gora Hezkutza Sailaren hautaketa-prozesuen bidez. Hezkuntza Sailak hiru enplegu-deialdi berri argitaratuko ditu aste honetan, horietako bat gaur: 3.004 plaza irakasleentzat, Hezkuntza Berezirako eta Sukalde eta Garbiketarako. Plaza berri horiek aurretik deitutako 3.161 plazei gehitu behar zaizkie. Horiei guztiei datozen egunetan gehituko zaizkie 2023ko birjarpen-tasaren plazak, orotara 7.000 plazako kopurua gainditu arte |
2022/12/28 |
Zenbait deialdi egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko (194 plaza), bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere (1810 plaza). |
2022/12/29 | Enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten da Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (520 plaza) |
2022/12/29 | Enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko (480 plaza) |