Ekimena 6. Irakasle-eginkizunaren ebaluazioan aurrera egitea, irakasle-profilaren eskumenak hartuz erreferentziatzat.
Ekimena 6. Irakasle-eginkizunaren ebaluazioan aurrera egitea, irakasle-profilaren eskumenak hartuz erreferentziatzat.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/07/01 | Irakasle profilaren definizioa: Euskal Autonomia Erkidegoko IKuskaritza Zerbitzuak egindako dokumentua (2021). Irakasle-funtzioaren eredu bat sustatzeko diseinatu da dokumentu hau, eredu hori lagungarri izan dadin irakasleen konpetentzia profesionalak eta, ondorioz, gure erkidegoko ikasleen oinarrizko konpetentziak eta heziketa-emaitzak hobetzeko. Hemen deskribatutako irakasle-profilak barnean hartu nahi ditu irakasleek indarreko araudiaren arabera dituzten funtzioak eraginkortasunez gauzatuko direla bermatzeko beharrezkoak diren konpetentziak. Dokumentu hau irakaskuntza-arloko hainbat xedetarako erreferente da (prestakuntza, ebaluazioa, autoebaluazioa...). Horrela, xedearen arabera hautatuko dira bertan deskribatzen diren atalak edo konpetentzien garapen-mailak. |