Ekimena 9. Hezkuntza-sistema eraldaketa teknologiko eta digitalera egokitzea bultzatzea, eskola berritzailea, modernoa eta sortzailea eraikitzeko
helburuarekin. Hezkuntza-zentro guztiek edukiko dute digitalizazio-plan bat, ikaskuntza birtualeko berezko plataforma bat garatzeko, hain zuzen
ere, alderdi teknopedagogikoekin lotutako trebakuntza integraleko plan batekin batera.
Ekimena 9. Hezkuntza-sistema eraldaketa teknologiko eta digitalera egokitzea bultzatzea, eskola berritzailea, modernoa eta sortzailea eraikitzeko
helburuarekin. Hezkuntza-zentro guztiek edukiko dute digitalizazio-plan bat, ikaskuntza birtualeko berezko plataforma bat garatzeko, hain zuzen
ere, alderdi teknopedagogikoekin lotutako trebakuntza integraleko plan batekin batera.
Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/10 |
Gobernuak baimena ematen du hiru aldeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Hezkuntza Sailaren, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Red.es erakunde publikoaren artean, Educa programa digitala gauzatzeko. Programa honen helburua hezkuntza-sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko ekintzak abian jartzea da, hezkuntza-gailu eta -baliabide digitalen bidez. Horretarako aurreikusitako inbertsioak 3.953.648, 21 eurokoak dira gehienez, Red.es, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta EGEF (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) funtsen artean batera finantzatuta. (790.730.- €) |
2020/11/26 |
Esperientzia pilotu bat aurkeztu du, Aste Digitala izenekoa, digitalizazioan eta pedagogian urrats berriak ematen jarraitzeko martxan jarriko dena. Azaroaren 30etik aurrera, astebetez, esperientzian parte hartuko duten 57 ikastetxe publikoek aurrez aurreko eta online modalitateak batera emango dituzte eskolak. Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak izango dira; guztira, 21.000 ikasle inguruk hartuko dute parte esperientzian, eta hezkuntzako 3.000 profesional baino gehiago inplikatuko ditu, irakasleen eta aholkularien artean. |
2021/05/19 | Deialdia EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoentzako har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan. (275.000.- €) |
2021/07/22 | Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren itunpeko ikastetxe pribatuen eta titulartasun publikoko ikastetxeen deialdia, unibertsitatez kanpokoak, heziketa-zikloak izan ezik, hezkuntza-bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egiteko2020-2021 ikasturteko esleipena (2021/02/26)2021-2022 ikasturterako deialdia (66.000.- €) |
2021/08/23 |
Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuekin estatutu- edo erregelamendu-harremanak dituzten elkarte eta federazioei diru-laguntzak emateko programa, Sare_Hezkuntza Gelan hezkuntza-berrikuntzako proiektuan parte hartzeko.
2021-2022 ikasturterako deialdia (300.000.-€)(2021/08/23)2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/02/18) |
2022/02/22 | Komunikatzen da hitzarmen bat sinatu dela Google Cloud Emea Limited enpresarekin, Hezkuntza Saileko ikastetxeetan Google Workspace for Education zerbitzuak erabiltzeko |
2022/04/26 |
Unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentoretza digitaleko DigCompEdu Gelan programa, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei zuzenduta. Mentore digitalen aldi baterako programa hau Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparruan finantzatutako Euskal Hezkuntza Sistemaren Hezkuntza Digitaleko Planaren esparruan planteatzen da. Ebazpena 2022-2023 (7.950.168.- €) |
2022/04/29 | Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu du |
2022/09/01 |
Berrikuntza Ikastetxean. Unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen duten ikastetxeei izan ezik, ikastetxean hainbat berrikuntza-proiektu egiteko dirulaguntza- programa. 2022-2023 esleipena (2023/02/24) |
2022/11/02 |
Zuzeneko dirulaguntzak ematea erabaki zen indarreko hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako federazio eta elkarteei, unibertsitateaz kanpoko euskal hezkuntza-sistemaren mentoretza digitaleko "CompDigEdu Gelan" programan parte hartu ahal izateko. (4.739.416.- €) |
2023/11/21 |
Sailaren "Ikastetxe Adimendunak 5.0" proiektuarekin bat egin duten Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxe integratuei zuzendutako dirulaguntza zuzenak. Aipaturiko proiektuaren helburua da Euskadiko Lanbide Heziketan eraldaketa digital eta jasangarria gauzatzea, espazioak, ekipoak eta azpiegiturak egokituz eta eguneratuz (1.990.000.-€) |
2023/11/29 | Ikaslab proiektuaren inguruko jardunaldia burutu du Hezkuntza Sailak, abian diren esperientziak partekatzeko eta ikas-espazioen esperimentazioan gehiago sakontzeko |
2023/12/19 |
5,2 milioi euro bideratuko ditu Lanbide Heziketan 25 gela digital interaktibo sortzeko (5.200.000.- €) |