Ekimena 7. Balio-hezkuntza indartzea, hezkidetza eta prebentzioa eta eskola-jazarpenaren erradikazioa errazten dituen bizikidetza positibo baterako.
Ekimena 7. Balio-hezkuntza indartzea, hezkidetza eta prebentzioa eta eskola-jazarpenaren erradikazioa errazten dituen bizikidetza positibo baterako.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/01 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak gauzatzea (EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak)
2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (01/03/2021). Esleipena (2021/05/19) |
2021/04/23 |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen programa, Eskola Agenda 2030 (AE2030) programa garatzeko (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin)
2021-2022 ikasturterako deialdia. Informazio gehiago (1.000.000.- €) (2021/04/23) Esleipena 2021-2022 ikasturtea (2021/10/07) |
2021/05/03 | Txosten bat aurkeztu da 2019-2020 ikasturtean Euskadiko eskola-jazarpeneko kasuek izan duten bilakaerari buruzko datuekin. |
2021/05/21 | Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen Nahiko hezkidetza-programa aplikatuta, lehen hezkuntzako 20.000 haurrek errespetu- eta berdintasun-balioak ikasi dituzte. Egindako ebaluazioek berresten dute programatik igaro diren haurren harremanek hobera egiten dutela, eta berdintasunezkoagoak eta errespetuzkoagoak bihurtzen direla. Horregatik, Emakundek beste bultzada bat emango dio programari, hurrengo edizioan ikastetxe gehiagok parte har dezaten. |
2021/06/08 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak egiteko (EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak)
2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (2021/06/08). Esleipena. 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak (2021/10/05) |
2021/09/28 | Lankidetza-hitzarmena, Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioarekin, BBK Urdaibai Zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan. |
2021/10/26 | Bisikasi ekimenaren inplementazioa. Prestakuntza eta material didaktikoak. |
2022/03/09 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak gauzatzea (EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak)
22-23 eta 23-24 ikasturteak. (2022/03/09). Esleipena. 22-23 eta 23-24 ikasturteak (2022/05/12) |
2022/03/18 |
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen programa, Eskola Agenda 2030 (AE2030) programa garatzeko (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lankidetzarekin)
2022-2023ko deialdia (1.250.000.-€)
|
2022/03/30 | Eskolako bizikidetzari eta ongizate emozionalari buruzko Kongresua inauguratu da, Hezkuntza Sailak Bizikasi ekimenaren esparruan antolatua. |
2022/06/15 |
Hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak egiteko (EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak)
2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak. (100.000.-€) Informazio gehiago. (2022/06/15) 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetako deialdiaren esleipena.(2022/10/23) |
2022/07/21 |
Obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-programa, Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (Patio inklusiboak)
2022ko deialdia (7.000.000.-€)(2022/07/21)2022ko esleipena (2022/11/29) |
2022/10/13 | Hezkuntza-Eremuan Jokabide Suizidaren Prebentzioa, Esku-Hartzea eta Posbentzioa Egiteko Estrategiaren aurkezpena prentsaurrekoan. |
2022/10/28 |
Txosten bat aurkeztu da 2020-2021 ikasturtean Euskadiko eskola-jazarpeneko kasuek izan duten bilakaerari buruzko datuekin. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, aztertutako kasuen kopuruan igoera nabarmena izan dela ikus daiteke (966 tik 1.098ra egin du). Ondorioz, jazarpen gisa identifikatutako kasuetan ere gorakada ikusten da (129tik 157ra). Datu hauen atzean aurki daitekeen azalpen nagusia, hezkuntza komunitatean, gizartean dagoen gero eta sentsibilitate maila handiagoa da. Gainera, ikastetxeek eta Hezkuntza Ikuskaritzak arreta handiagoa jarri dute gai honetan, eta nabarmentzekoa da Ikuskaritzak azken urteetan jazarpena atzemateko tresnak hobetu izana. |
2022/12/27 |
Zuzeneko dirulaguntza ematea Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioari 2022ko ekitaldian zehar BBK Urdaibai zentroan ingurumen-hezkuntzako Urdaibai proiektuak funtziona dezan (149.000.- €) |
2023/02/21 |
Obretarako gastuak finantzatzeko laguntza-programa, Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (Patio inklusiboak)
2023ko deialdia. Informazio gehiago (7.000.000.-€) (2023/02/21) |
2023/03/27 | Hezkuntzako 1.800 profesionalek suizidioaren prebentziorako prestakuntza jasoko dute aste honetan BECen. |
2024/02/08 |
Hezkuntzako 744 profesionalek prestakuntza jasotzen dute: Pornografiaren erabileraren ondorioak nerabe eta gazteengan. Data: 2024ko urtarrilak 24 eta 25. |
2024/05/22 |
Ikastetxeetako berdintasunerako eta tratu onerako Hezikidetza Planaren balantze positiboa. "Euskal hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023)" garatzeko ardura duen Jarraipen Batzordea gaur goizean bildu da II. Planaren ebaluazioa aurkezteko eta hurrengo planaren erronkak zehazteko. Informazio gehigarria |