Ekimena 2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako
zentroak lehenetsiz.
Ekimena 2. Gizarte-kohesioa sustatzea dibertsitatearen eta kulturartekotasunaren aurrean, atzerriko ikasleen ehuneko altua duten ingurune baztertuetako
zentroak lehenetsiz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/19 |
OTXARKOAGA Lanbide Eskolari (Bilbo) diru-laguntza zuzena eman zaio, ikastetxearen hezkuntza-jarduera espezifikoak eragindako defizita finantzatzeko.
(300.000.- €) |
2021/03/03 | Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) zuzeneko diru-laguntza eman zaio, Mena ikasleak eskolatzeko. 2021-2022 ikasturtea. (368.220.- €) |
2021/08/31 |
Hamaika esku Programa. 2020-21 Ikasturtean 63 ikastetxek hartu dute parte. Honako hauek dira bere helburuak: alde batetik, ikastegien funtzionamendua eta ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzen laguntzea, ikasleen ezaugarriak, zailtasunak, beharrak eta indarguneak oinarri hartuta, jarduera koherente eta egoki baten bidez. -Bestetik, zenbait kausarengatik bazterkeria-egoeran egin daitezkeen ikastegien baldintzak hobetzen laguntzea (testuinguru sozioekonomiko eta kultural zaila, kokapen geografikoa, administrazio-egoera...), orobat horietako baliabideen kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzea. |
2021/09/28 |
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)
Eusle murgiltze linguistikoko programa jarri da martxan, eta 2021-2022 ikasturtean Euskadiko 28 ikastetxe publikotara zabalduko da. Eusle sortu da, Euskal Hezkuntza Sisteman sartu berri diren ikasleei (zehazki, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei) eskolako komunikazio-hizkuntza (euskara) eskuratzeko prozesua errazteko.Guztira 34 ikastetxe publikok parte hartu dute EUSLE programan 2021-2022 ikasturtean, 26 Lehen Hezkuntzakoak eta 8 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 423 ikaslek parte hartu dute, 297 Lehen Hezkuntzakoak eta 126 Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 51 irakasle izan dira, 36 Lehen Hezkuntzan eta 14 Bigarren Hezkuntzan. (2021/09/28) |
2021/10/04 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2021-2022 ikasturterako deialdia (2.000.000.-€) (2021/10/04)2021-2022 ikasturteko esleipena (2022/05/06) |
2022/10/03 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2022-2023ko deialdia (2.000.000.-€) (2022/10/03). Informazio gehiago. |
2022/12/22 |
Eusle murgiltze linguistikoko programa (publikoa)
2022-2023 ikasturtean, guztira 40 ikastetxe publiko parte hartzen dira EUSLE programan. 12 Araban, 8 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan. 29 Lehen Hezkuntzakoak, 2 IPI eta 9 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. Guztira 53 irakasle esleitu dira programa aurrera eramateko |
2023/02/07 | Hezkuntza Sailak 2,2 milioi euro bideratu ditu hezkuntza-konplexutasun bereziko 21 ikastetxe itundutara. |
2023/11/16 |
Diru-laguntzen programa, ikasle etorkinentzako kulturartekotasuna sustatzeko eta lanean hasi berri diren ikasleen hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunarekiko arreta).
2023-2024ko deialdia. Informazio gehiago (2.7000.000.-€)(2023/11/16) |
2024/02/08 |
Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) dirulaguntza nominal bat eman zaio, IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2022-2023 ikasturtea. (595.340,00 €). Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) zuzeneko dirulaguntza eman zaio IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2022-2023 ikasturtea. (74.091,03 €). (669.431.- €) |
2024/02/08 | Otxarkoaga Lanbide Eskolari (Bilbo) dirulaguntza nominal bat eman zaio, IKEDAAko ikasleak eskolatzeko. 2023-2024 ikasturtea. (595.340,00 €). (595.340.- €) |
2024/02/08 |
2023-24 ikasturtean 54 ikastetxe publiko zeuden Eusle Programan parte hartzen, 17 Araban, 15 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan. Horietatik, 37 Lehen Hezkuntzan (LH), 2 ikastetxe integratu (IPI) eta 15 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH). |
2024/03/19 | Hezkuntza-konplexutasun berezia duten eta Lehen Hezkuntza edo DBH eskaintzen duten itunpeko 17 ikastetxeri bideratu dira zuzeneko dirulaguntzak (2.650.670.- €) |
2024/06/18 | Informazio gehigarria |
2024/06/18 |
Gipuzkoako itunpeko bost ikastetxetan lan egiteko desgaitasun intelektuala duten pertsonak kontratatzeko zuzeneko dirulaguntza. Informazio gehigarria (51.674.- €) |