Ekimena 1. Hezkuntzaren Lege bat onestea, gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuteko, eskola publikoaren funtsezko papera eta izaera
laikoa aitortu eta sustatzeko eta aukera berdintasuna bultzatzeko irakaskuntza-maila guztietan ikasteko, pertsonen bizitokia, egoera
pertsonala, soziokulturala eta ekonomikoa edo eskolatuta dauden zentroa gorabehera, hezkuntza-zentro guztien bikaintasuna bilatuz. Lege
honek aurreko legegintzaldian lortutako oinarrizko akordioa hartuko du kontuan eta abiapuntua euskal eskola publikoaren funtsezko izaera
aitortzea izango da. Horrez gain, hauek izango dira bere ezaugarririk garrantzitsuenak: euskal hezkuntza-sistema modernizatzea eta horren
egonkortasuna hobetzea; eleaniztasunean aurrera egitea; aukera-berdintasuna bermatzea, irakaskuntza guztietan ikaskuntza bultzatzeko;
hezkuntza-sistemaren finantziazioa berrikustea, hezkuntza-zentroek benetan egiten duten gizarte-eginkizunarekin eta eginkizun hezitzailearekin lotuz eta zentroen autonomia areagotzea, arreta berezia jarriz zuzentasunean eta bikaintasunean, bizikidetza positiboko esparru batean.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/22 | Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ikaskuntzak deituta, irakasle, espezialista, eragile sozial eta instituzional ugarik Euskal Hezkuntza Sistemaren orainaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dute bi egunez. |
2022/04/04 |
Hezkuntza Saila datorren 2022-2023 ikasturterako atontzen ari den curriculum berrien ezaugarri eta berritasun nagusiak azaldu dira. Curriculum hauek Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako, BDHrako eta Batxilergorako izango dira. |
2022/04/07 |
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko akordioaren oinarriak ezartzen dituen dokumentua berretsi du. |
2022/05/26 | Hezkuntza Sailak akordio handia lortu du gehiengo sindikalarekin 2023-24 ikasturtetik aurrera euskal eskola publikoan neurriak ezartzeko. Gela bakoitzeko haurren ratioa jaistea erabaki da, jaiotza-tasak behera egin duelako eskolak ixtea saihesteko, Lehen Hezkuntzan irakasle gehiago izateko eta behar bereziak dituzten ikasleei lotutako baliabideak indartzeko |
2023/04/25 | Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege-proiektua onartu du |
2023/06/09 | Gobernu Kontseiluak onartu ditu Euskadiko Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza eta DBH hartzen ditu barne) eta Batxilergoko berezko curriculumak ezartzeko dekretuak. |
2024/04/30 | Onartu da 52/2024 Dekretua, apirilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako tituluen erregistroari eta jaulkitzeko prozedurari buruzkoa. |