Ekimena 1. Kontsumitzaileen erreklamazioak eraginkortasun handiagoarekin kudeatzea eta Kontsumoko Sistema Arbitrala optimizatzea, administrazio
prozedurak sinplifikatuz.
Ekimena 1. Kontsumitzaileen erreklamazioak eraginkortasun handiagoarekin kudeatzea eta Kontsumoko Sistema Arbitrala optimizatzea, administrazio
prozedurak sinplifikatuz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/10/18 |
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat hasi du kontsumoko arbitraje-zerbitzuari atxikiko zaizkion enpresa berriak erakartzeko. (2020/10/27) Beste kanpaina bat enpresak kontzientziatzeko Kontsumoko Arbitraje Sistemaren onurez eta sistema horrekiko atxikimendu enpresarialen kopurua handitzeko. Gaur egun, Euskadiko 15.000 enpresa eta establezimendu baino gehiago daude kontsumo-gatazkak konpontzeko sistema horri atxikita. |
2021/12/31 |
Kontsumobidek produktu, ondasun eta zerbitzuen edo merkataritza-praktiken gaineko zehapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Zehapen-kanpainetan, irregulartasunak edo ez-betetzeak ikusiz gero, ikuskapenak ondasunaren edo zerbitzuaren hornitzaileari zigorra ezar diezaioke. Oro har, aurretiazko informazio-kanpainetan irregulartasunak daudela egiaztatu ondoren hartzen dira. 2021ean honako zehapen-kanpaina hauek egin dira: Produktuak Internet bidez erostea. Zehapen-kanpaina Maskara higienikoak laginak hartzeko kanpaina, saretazko maskarei arreta berezia jarrita. Zehapen-kanpaina Garbitegietako autozerbitzuak kontrolatzeko kanpaina. Zehapen-kanpaina |
2022/03/07 | Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak eta Kontsumobideko zuzendariak Kontsumobideren 2021eko memoriaren datuak aurkeztu dituzte |
2024/01/10 | 700 enpresa elkartu dira euskal arbitraje-sistemara |