Ekimena 1. Kontsumobiden, joeren eta gatazka- zein iruzur-mota berrien analisia indartzea, analisirako eta prebentzio-neurriak hartzeko beharrezko tresnak
gehituz.
Ekimena 1. Kontsumobiden, joeren eta gatazka- zein iruzur-mota berrien analisia indartzea, analisirako eta prebentzio-neurriak hartzeko beharrezko tresnak
gehituz.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/03/19 | Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren ikuskapen-zerbitzuek jdenda- eta merkataritza-guneetako establezimenduetan kokatutako stand batean jardunbide irregularrak detektatu zituzten elektrizitate-zerbitzuak merkaturatzean, eta ofizioz hasi zituzten horiek ikertzeko beharrezko jarduerak. |
2021/11/12 | Onartu da 231/2021 Dekretua, azaroaren 2koa, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen Dekretua aldatzekoa |
2021/12/31 |
Kontsumobidek ikuskapen-kanpainak programatzen ditu urtero. Hainbat arrazoirengatik (arau-aldaketak, kontsumo handia, erreklamazio-kopurua, arazoak antzematea, normalizazio-beharrak, etab.) kontrol espezifikorako hautatzen diren produktu, ondasun eta zerbitzu edo merkataritza-jardunbideen gainean programatzen dira. Informazio-kanpainen helburua da informazioa biltzea eta produktu edo zerbitzu baten errealitatea ezagutzea ahalbidetuko duten analisiak egitea, eta hornitzaileari gomendioak ematea eta kontsumitzailea ezagutzea. 2021ean informazio-kanpaina hauek egin dira: Frutak eta barazkiak: kontsumitzailearentzako informazioa, informazio-kanpaina Maskara higienikoen etiketak eta dokumentazioa kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina Ogi integrala kontrolatzeko kanpaina: etiketak, ezaugarriak eta osaera, informazio-kanpaina Ezti monoflorala eta mila lore eztia kontrolatzeko kanpaina, informazio-kanpaina |
2024/02/21 | Euskal kontsumitzaileek oso ongi bat eman diote beren inguruneko merkataritzari. Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako “Kontsumo-ohituren azterketa 2023” aurkezpena. |
2024/03/27 | Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak “Silver Economy Euskadin. 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen kontsumoa, aisia eta iritziak” azterlan monografikoa argitaratu du. |