Ekimena 1. Foru aldundiekin eta udalekin elkarlanean, saltoki txikietan kontsumoa sustatzeko erakunde arteko kanpaina bat garatzea tokiko kontsumoa
bultzatzeko bonuekin. Kanpaina horrek hurbileko merkataritza eta horrek ekonomian eta enpleguan duen garrantzia nabarmenduko ditu.

Data | Jarduera |
---|---|
2021/01/08 |
"Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa
Indarraldia luzatu zen (2021/1/08)"Euskadi Bono Denda" kanpainak gutxienez 15 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen. 30 eurotik gorako erosketetarako 496.000 bonu trukatu ziren (2021/03/03) |
2021/03/08 |
Euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoen unitatearen azpisektoreei aparteko laguntzen programa. 2021eko deialdia (15.800.000.-€)(2021/03/08) |
2021/09/27 |
"Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa
2021eko deialdia. Informazio gehiago (4.650.000.- €) (2021/09/27)Euskadi Bono Dendaren kanpainak 500.000 merkataritza-bonu jarri ditu zirkulazioan Euskadiko 4.500 establezimendutan. Udalek kanpainarekin bat egiten jarrai dezakete (2021/10/28) Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-denda programaren zuzkidura ekonomikoa 2M.- € handituko da. (Guztira: 6.650.000 €) (2021/12/24) |
2022/05/16 |
"Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa
2022ko deialdia (5.000.000.-€)(2022/05/16) |
2022/06/20 | Eusko Jaurlaritzak sustatu eta finantzatutako “Gasteiz Opari” ekimena aurkezpena, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Gasteiz On merkataritza-plataforma kide dituena. |
2022/06/24 |
Euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoen unitatearen azpisektoreei aparteko laguntzen programa. 2022ko deialdia. Informazio gehiago (15.000.000.-€)(2022/06/24) |
2022/07/22 | Mater itsasontziaren bidez, tokiko merkataritza ingurumenaren zaintzan inplikatzea bilatzen duen "Ni Itsas Zaindari"? ekimenaren aurkezpena. |
2022/07/26 | Lankidetza-hitzarmena, Donostia-San Sebastiángo Udalarekin eta Donostia-San Sebastian Shops Donostia-Merkatarien Elkarteen Elkartearekin, Donostiako hiri-merkataritza sustatzeko programa finantzatzeko eta garatzeko. |
2022/09/13 | Lankidetza-hitzarmena Bilboko Udalarekin eta Bilboko Merkataritza eta Turismo Jarduera Sustatzeko Plataforma Publiko-Pivada Elkartearekin, Bilboko hiri-merkataritza sustatzeko 2022ko programa finantzatzeko eta garatzeko. |
2022/11/15 |
Jaurlaritzaren Kontseiluak bost hitzarmen onartu ditu Euskadiko merkataritza-elkarteekin, guztira 1.310.000 eurokoak. Lankidetza-hitzarmen horien helburua da lankidetza-esparru bat ezartzea saltokien elkarteekin (Arabadendak, CECOBI, Aenkomer, Bizkaidendak eta Gasteiz on), lehiakortasuna hobetzeko eta euskal merkataritza-sektorea bultzatzeko, sektore- eta sustapen-estrategiak garatuz, bai eta elkarte horiek sektorea dinamizatzeko eragile aktibo gisa sendotzeko ere. (1.310.000.- €) |
2022/12/27 | Gobernu Kontseiluak Euskadiko merkataritza-sektoreko elkarteekin egindako lankidetza-hitzarmenak luzatzea eta aldatzea onartu du, sektore-estrategiak garatzeko eta sustatzeko |
2023/06/14 |
Merkataritzaren Astea inauguratu da, eta sektorearen egokitzapena eta erresilientzia nabarmendu ditu. |
2023/06/20 | Merkataritza-sektorea dinamizatzeko proiektuak bultzatzeko laguntzak onartu dira, Laudioko Merkatarien Elkartearen (APILL) bidez eta Laudioko Udalarekin eta haren tokiko garapen-agentziarekin, 38.000.-€ aurrekontuarekin, alde batetik, eta Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkartearena (Apymca), 47.000.-€. (85.000.- €) |
2023/10/03 |
"Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa
2023ko deialdia (5.000.000.- €)(2023/10/03) Hasi da "Euskadi Bono Denda" kanpaina eta 5.222 establezimenduk hartuko dute parte. Amaitu da Euskadi Bonu Dendaren laugarren edizioa; aurrekoei gehituta, 84 milioi mobilizatu ditu salmentetan euskal merkataritzarentzat |
2023/12/05 |
Eusko Jaurlaritzak lankidetza indartu du EAEko hiru hiriburuetako hiri-merkataritzako plataformekin, 2024an hiri-merkataritza indartzeko |