Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2022/01/10 Retaileko Euskal Eskola merkataritzari laguntzeko eta hura suspertzeko plataforma aitzindaria da, prestakuntza pertsonalizatuari eta moldagarriari esker. COVID19ren krisiaren ondoren, inoiz baino gehiago ikusi da prestakuntzak eta digitalizazioak garrantzi handia dutela; izan ere, frogatu da gehien digitalizatutako saltokiak direla krisiari ondoen aurre egiten ari zaizkionak.
Gainera, krisiaren eta prestakuntza-beharren diagnosia egiteko aukera ematen du plataformak, eta, horrez gain, establezimendu bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egiteko aukera ere ematen du, eman beharreko urratsak eta behar dituzten laguntza motak nola bideratu aztertzeko, prestakuntza- eta jarduera-mapa bat egiteko.
Retaileko Euskal Eskolak ehunka eduki profesional, bideo, material eta aholkularitza-zerbitzu ditu dagoeneko, eta sektoreari krisitik irteteko eta deseskalatze-faserako laguntza ematen dio, espezializazioko etorkizun urrunagoaz gain. Eskola multimedia, malgua, pertsonalizatua eta egokitua da, eta oinarrizko hiru helburu ditu:
- Retail sektorerako prestakuntza-eskaintza integral baten alde egitea.
- Retail sektoreko langileen kualifikazio-beharren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko lotura handitzea.
- Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko ezagutzak eta kudeaketa-tresnak modernizatzen laguntzea (eraldaketa digitala, retail marketina, kudeaketa, bezeroa, pertsonak, salmenta-puntua...)
Eduki profesional espezializatu eta zehatzetan oinarrituta, hainbat bideo, tutorial, pilula eta gogoeta ditu dagoeneko, merkataritza-sektorearen profesionalizazio handiagorako interesgarrienak diren gaiei buruz. Tresna aitzindaria da, eta Euskadiko profesionalei ez ezik, lurraldetik kanpo ere zabalduko zaie.
2023/06/22 Retaileko Euskal Eskolaren III. Kongresua inauguratu da Artium Museoan. Zerbitzatzea du ardatz, produktuen salmentatik haratago joateko funtsezko estrategia gisa.