Ekimena 1. “2030 Merkataritza eta Ostalaritza Estrategia” onestea eta abian jartzea, euskal merkataritzaren eta ostalaritzaren ildo estrategikoak ezarriko
dituena eta horien susperraldira eta lehengoratzera eramango duena. 2021-2025 Merkataritza eta Ostalaritza Planak ildo estrategiko horiek bi
fase desberdinetan garatuko ditu.
Epe laburrerako lehenengo faseak pandemia amaitu arte iraungo du; fase horretan, enpresen likidezia sustatzeko eta enplegua suntsitzea
saihesteko neurriak bultzatuko dira, espazio eta establezimendu seguruen protokoloak ezarriz, jarduera mantentzea ahalbidetzen duten bitartean, bezeroen segurtasuna bermatuko dutenak. Era berean, kontsumitzailearen konfiantza eta tokiko kontsumoaren aktibazioa sustatuko
dira.
Bigarren fasea pandemiaren osteko agertokiarekin lotuta egongo da, itzuli beharrik gabeko laguntzen eta abaldun kredituen laguntza-pakete
batekin, sektoreko enpresa txikiek bizirautea ahalbidetzeko. Era berean, sektoreko erronka eta joera nagusiei erantzuten dizkieten neurriak
ezarriko dira, hain zuzen ere, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen eremuetako jasangarritasuna bultzatuz, merkataritza eta ostalaritza
ekonomiaren susperraldirako politika europarrekin lerrokatutako etorkizun baterantz proiektatuko dituena.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/09/30 |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak foru aldundiekin, udalekin eta Eudelekin koordinatutako bonuak aurkeztu zituen, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetarako. Aurkezpenean honako erakunde hauetako ordezkariak izan ziren: EUDEL, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala eta Eusko Ganberak. Bonu guztiek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro jarriko dituzte merkatuan, eta gutxienez 26 milioi euro jarriko dituzte erosketetan. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aginduek formalizatu zituzten. Agindu horien bidez, "Euskadi Bono Merkataritza/Euskadi Bono Denda", merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 3.700.000 €) eta "Euskadi Turismo Bono", turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 2.000.000 €) programak arautu eta deitu ziren. Guztira esleitutako funtsak: 5.700.000 €. |
2020/11/18 |
Euskal ostalaritzaren sektorerako laguntza-programa. Laguntza horien helburua euskal ostalaritzaren sektorea babestea eta laguntzea da, COVID-19ren pandemiak sortutako osasun-krisiaren eragin ekonomikoa minimizatzeko, eta lehendik daudenen osagarriak dira; beraz, bateragarriak dira horiekin guztiekin. Programa hori Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren erresistentzia-planari gehitu zaio, 70 milioi eurokoa, eta horietatik 45 ostalaritzarako dira soilik. 2020ko deialdia (Covid) (30.450.000.- €) |
2020/12/04 |
EAEko merkataritza-sektoreari zuzendutako COVID-19 laguntza-programa |
2021/03/08 |
Pertsonen ekipamenduaren, ehungintzaren eta galtzaden sektoreari zuzendutako laguntza-programa, Kobidaren ondorioei aurre egiteko19
(15.800.000.- €)2021erako deialdia. Informazio gehiago |
2021/09/15 |
2021eko deialdia Informazio gehiago (12.600.000.-€)(2021/09/15) |
2021/12/28 | Euskadiko merkataritzak, lehenengo deialdian, 5,8 milioi euro jaso ditu Next Generation berreskuratze-funtsetatik. |
2022/02/07 |
2022ko deialdia Informazio gehiago. (22.000.000- €)(2022/02/07) |
2022/07/07 | Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroa. |
2023/07/19 | Euskadiko Merkataritzaren Barometroa 2022 aurkeztu da. |
2023/09/05 | 2030eko Euskadiko Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa onartu da |
2024/05/21 |
Koopera Servicios Ambientales, S. Coop. sozietateari zuzeneko dirulaguntza, merkataritzako berrikuntzaren barruan, eraldaketa sozialean oinarritutako proiektu berritzaile bat aurrera eramatera bideratua. Dirulaguntza honen helburu nagusia gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonentzako enplegua sortuko duen eta ohitura jasangarriak eta osasungarriak sustatuko dituen proiektu bat gauzatzea da, bigarren eskuko arropa erostea benetako aukera gisa nabarmenduz. Informazio gehigarria (200.000.- €) |