Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/01/31 Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Basquetourreko Euskadiko Turismo Behatokiaren bidez, ikerketa bat egin du COVID-19 osteko egoera batean turista potentzialek izan dezaketen portaera ezagutzeko. Zehazkiago, Andaluziako, Kataluniako, Madrilgo eta Gaztela-Leongo autonomia-erkidegoetan bizi diren bisitarien eskaria aztertu du.
2021/02/08 Euskadiko Turismo Behatokiak IBILTUR OCIO 2019 argitaratu du merkatuka. Euskadiko Turismo Behatokiak (Basquetour) IBILTUR OCIO 2019 txostena argitaratu berri du, merkatuen arabera bereizita. Aisialdiagatik bisitatzen gaituzten pertsonen profilaren eta portaeraren azterketa da, baina gure merkatu igorle nagusien datuak bereizita eta konparatuta.
2021/03/17 Euskadi zeu zara kanpaina aurkeztu zen. Kanpaina horren helburua da Euskadin bizi direnei alternatibak eskaintzea,  "pilaketak saihesten duten eta fluxu seguruak banatzen dituzten" askotariko jarduerak egin ahal izateko eta turismo sektoreari llaguntzeko.
2021/07/01 Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak azterlan bat egin du Euskadiko herritarren artean turismoak duen pertzepzioari buruz eta uda honetako bidaia-ohiturei eta -asmoei buruz.
2022/10/10 Abian jarri da Euskadiko Turismo Behatokiaren plataforma berria, Turismo Inteligentziaren Sistema barne hartzen duena. Euskadi jasangarritasun turistikoan erreferente bihurtzeko apustuari erantzuten dio Euskadiko Turismo Behatokiak. Horregatik, errealitate turistikoaren ezagutza eta metodologia eta teknologia helburu estrategikoetara egokitzen lagunduko diguten sistemak ezartzea bultzatu da.
Beraz, SITa, Euskadiko Turismo Behatokiaren parte den aldetik, helmuga publiko eta pribatuko enpresei eta kudeatzaileei zuzenduta dago, ekoizpen-gaitasuna handitzea, lehiakortasuna bultzatzea eta turismo-jarduera sustatzeko ekintzen itzulera ebaluatzea ahalbidetzen duten erabakiak hartzeko. Bestalde, bisitarientzako prestazioak handitzen laguntzen du, eskaintza eskakizun eta behar berrietara egokituz.