Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/02/01 NEXTEUSBCTI proiektua. "Euskadi Basque Country Tourism Intelligence" proiektuaren proposamena, Next Generation Europako funtsei aurkeztua, berrikuntzan eta digitalizazioan oinarritutako turismo-ekosistema adimendun bat sortzean datza, honako hauekin batera: - Helmuga turistiko adimendunaren metodologia (DTI). - Turismo Enpresa adimendunaren eredua (IZT). - Turismo Inteligentziako Sistema (SIT Euskadi).
2021/04/23 Basquetourrek Destino Turistiko adimenduna (DTI) programaren hedapena zabaltzen du. Aurten, helmuga baten berrikuntza-maila diagnostikatuko da, azpiegitura teknologiko baten gainean finkatuta, lurraldearen garapen jasangarria eta irisgarria bermatzeko. Bisitariaren eta ingurunearen arteko interakzioa errazten du, bere esperientziaren kalitatea areagotzen du eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen du. Proiektu horren barruan, honako ekintza hauek aurreikusten dira: - DTI eredua helmuga batean ezartzea (Bilbora proposatua). - Donostian (Donostia Turismoarekin lankidetzan) eta Gasteizen (Gasteizko Udalarekin lankidetzan) ezarrita dauden DTI destinoen jarraipena. - DTI eredua euskal eskualdeen egoerara egokitzea.
2021/05/19 Lankidetza-protokolo bat sinatu da Turismoko Estatu Idazkaritzarekin, Segitturrek Euskadiren Estrategia eta haren sektorea (Smart Destination) garatzen lagun dezan. Kudeaketa, berrikuntza, teknologia, iraunkortasun eta irisgarritasunaren arloetan banakako tresnekin lan egitetik, enpresen eta helmugen lehiakortasuna hobetzea ahalbidetuko duen tresna integral bakarra izatera igaroko da Euskadi.
2022/10/10 Euskadiko Turismo Behatokiaren plataforma berria aurkeztea, Turismo Inteligentziaren Sistema barne hartzen duena.
2023/01/18 Euskadiko hiru eskualde dira Espainiako turismo-helmuga adimendunaren bereizgarria jasotzen lehenak.