Ekimena 2. Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde-plan Sektoriala garatzea, esparru zehatza ezartzeko garapen turistikorako.
Ekimena 2. Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde-plan Sektoriala garatzea, esparru zehatza ezartzeko garapen turistikorako.
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data | Jarduera |
---|---|
2021/12/14 |
Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Lurralde Planaren lehenengo deialdiko proiektuak onartzea, helmugekin, udalekin eta foru-aldundiekin lankidetzan. Helmugen Jasangarritasun Turistikoaren Estrategiaren ebaluazioa, 1. deialdi honetara aurkeztutako 18 PSTD oinarri hartuta. Proposamenak barne hartzen ditu, guztira, helmugetako jasangarritasun turistikoko 8 plan, toki-erakundeek gidatuta (horietako bat foru-aldundi bat), kohesio-jarduera bat adierazten duten 2 plan, tokiz gaindiko bi erakundek gidatuta, eta helmugen arteko kohesio-jarduera bat. Horrela, hasieran proposatutako helburua lortu nahi da: lurralde osoan potentzial turistikoaren garapen orekatua lortzearekin konprometitutako Lurralde Plan bat diseinatzea. |
2023/07/11 |
12 dirulaguntza zuzen toki-erakundeetzako bigarren Jasangarritasun Turistikoaren Planaren eremuan. Next Generation EU. (33.900.000.- €) |
2023/07/13 | Turismo baliabideen Lurralde Plan Sektoriala egin aurreko kontsulta publikoa |
2023/09/13 |
Euskadiko Baliabide Turistikoen Lurralde Plan Sektoriala egiteko prozedura hasi da. |
2023/10/31 | Zuzeneko hamar dirulaguntza ematea 2023ko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana eta 2023ko Eguzki eta Hondartza-Turismo Urdineko Plan Nazionala gauzatzeko ardura duten toki-erakundeei, bai eta hura gauzatzeko erakunde onuradunekin sinatu beharreko ereduzko hitzarmena baimentzeko ere, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. - Next Generation Eu (19.450.000.- €) |