Ekimena 1. “2030 Turismo Jasangarrirako Euskal Estrategia” berria onestea; horrek epe laburrerako agertokia jasoko du, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi-egoerari erantzuteko eta enplegua zein jarduera mantentzeko. Epe ertainerako zein luzerako agertokian, estrategiak COVID
19aren osteko egoera aurreikusi behar du, begirada sektorearen erronka eta joera nagusietan jarrita. Euskadiko turismoaren jasangarritasunaren
aldeko apustua egin behar du eta, gainera, balio behar du interes-talde guztiak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko mugikortasun jasangarriaren eta ondare kulturalaren zein ingurune naturalaren babesaren garrantziaz. Aldi berean, jasangarritasun ekonomikoa eta soziala sustatuko da, tokiko biztanleriak turismoaren onurak baliatzeko.

Data | Jarduera |
---|---|
2020/11/03 | 2020ko azaroaren 3ko Aginduaren bidez, handitu egin ziren agintaritza beraren 2020ko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako atxikipen-epeak eta diru-laguntzen programaren indarraldia. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko "Euskadi Turismo Bono" programa arautu eta deitu zen 2020rako |
2021/01/26 | Euskal Turismoaren Jasangarritasunerako Laguntzen 2021 Programa aurkeztu da, ia 18 milioi eurokoa. Programa hori Euskal Turismoaren Jasangarritasun Planaren barruan dago, eta laguntzez gain, turismo-sektorea sustatzeko eta dinamizatzeko ardatz bat ere badago, 3 milioi eurokoa, ikuskapen-lana berregituratzeaz gain. (21.000.000.- €) |
2021/02/13 |
Euskadi lider da sektore turistikorako laguntzetan, Asturiasekin batera
|
2021/03/01 |
Turismo-sektorerako COVID-19 laguntza-programa
Aldatu egiten da deialdia. Laguntza-programarako behin betiko funtsak: 15.000.000 euro.Esleipena (Emandako dirulaguntzen guztizko zenbatekoa: 13.867.765.- €) (2021/03/01) |
2021/07/01 | Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak foru aldundiekin, udalekin eta Eudelekin koordinatutako bonuak aurkeztu zituen, turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetarako. Aurkezpenean honako erakunde hauetako ordezkariak izan ziren: EUDEL, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala eta Eusko Ganberak. Bonu guztiek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro jarriko dituzte merkatuan, eta gutxienez 26 milioi euro jarriko dituzte erosketetan. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aginduek formalizatu zituzten. Agindu horien bidez, "Euskadi Bono Merkataritza/Euskadi Bono Denda", merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 3.700.000 €) eta "Euskadi Turismo Bono", turismo-, jatetxe- eta ostalaritza-sektoreetako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko (esleitutako funtsak: 2.000.000 €) programak arautu eta deitu ziren. Guztira esleitutako funtsak: 5.700.000 €. (2020/09/30)Turismo-bonoaren erabilera sustatzeko publizitate-kanpaina jarri da abian. Euskadiko Turismo Bonuak 460.000 bonu baino gehiago jarri ditu martxan, 14.000.000 euroko eragin ekonomikoarekin, euskal erakundeen arteko akordio aitzindari bati esker. Euskadi Turismo Bonua 2021eko abenduaren 31ra arte erabil daiteke jatetxeetan, ostalaritzan eta turismo-enpresetan. |
2022/07/14 | “El Turismo en Transformación” foroan parte hartu da. Crónica Globalek antolatutako foro horretan, Bartzelonako Udalaren eta turismo-industriako operadoreen ordezkariekin batera, XXI. mendeko turismoaren, erantzukizunaren eta jasangarritasunaren, helmuga turistikoen erronken eta GJHetara egokitzearen inguruan eztabaidatu da |
2022/07/26 |
97/2022 Dekretua, uztailaren 26koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena kontsumitzaileen babes-maila handitzeko. |
2022/10/17 | Hegoafrikako ordezkaritza instituzional batek Euskadi bisitatu du. Hegoafrikako gobernuko eta KwaZulu Natal eskualdeko ordezkariak Euskadin dira egunotan, turismo-elkarteak, horien finantzaketa eta funtzionamendua ezagutzeko, baita sektore horretako politika publikoak eta sareko lana ezagutzeko ere. |
2023/09/05 | 2030eko Euskadiko Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa onartu da |