Ekimena 10. Kudeaketa-entitate baten sorkuntza sustatzea eta horretan parte hartzea (Europako HIROSS4all Proiektuaren garapen gisa); horren misioa
izango da Hiri-berroneratzeko eta Birgaitzeko politika ezartzen eta garatzen laguntzea, bere ekintza Euskadiko lurralde osora hedatuz. Hiri
berroneratze integraleko jarduketak bultzatzea, ingurumen, gizarte, ekonomia, hiri eta gobernantzako alderdiak jorratuz, zehazki, auzo
zaurgarrietan epe luzera esku hartzeko programa baten esparruan.
Ekimena 10. Kudeaketa-entitate baten sorkuntza sustatzea eta horretan parte hartzea (Europako HIROSS4all Proiektuaren garapen gisa); horren misioa
izango da Hiri-berroneratzeko eta Birgaitzeko politika ezartzen eta garatzen laguntzea, bere ekintza Euskadiko lurralde osora hedatuz. Hiri
berroneratze integraleko jarduketak bultzatzea, ingurumen, gizarte, ekonomia, hiri eta gobernantzako alderdiak jorratuz, zehazki, auzo
zaurgarrietan epe luzera esku hartzeko programa baten esparruan.
Data | Jarduera |
---|---|
2021/04/19 |
Repsol Fundazioarekin aurreakordio bat sinatu zen Opengela Fundazioa sortzeko. Horren bidez, Euskadin birgaitze ekojasangarrien plan integral bat bultzatuko dute elkarrekin. Fundazio berria autonomia-erkidego osoan birgaitze ekojasangarriko proiektuak kudeatuko dituen erakundea izango da, eta dagoeneko aurrera egiten ari da jarduketa-eremuak identifikatzeko lanetan
|
2021/06/07 |
2021etik 2023ra bitarteko aparteko inbertsioa Ezkerraldea-Meatzaldeko lau auzotako hiri-berroneratzeko programetan, eskualde behartsuetako edo lehentasunezko jarduketa-eremuetako trakzio-proiektuen esparruan.
(14.000.000.- €) |
2021/09/29 | Birgaitze integratuko eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Arakaldoko Arakaldo Irla auzora eta Gasteizko El Anglo eta Judizmendi auzoetara zabaltzea erabaki da. |
2021/12/21 | Erabakia, Santurtziko Udalari dirulaguntza zuzen bat emateko dena, Aurora Vildosola auzoan hiri-berroneratze eta eraikinen birgaitze jarduerak egiteko. (3.424.457.- €) |
2022/07/21 | Santikurutze Kanpezuko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera emateko da. |
2022/07/26 | Akordioa, ezohiko aldi baterako programa bat sortzeko dena. Programa hori hiri-berroneratzeko zerbitzua indartzea da, 853/2021 Errege Dekretuaren 1. programara bideratutako Next Generation ezohiko funtsetatik eta 2022- 2024 "Euskadiko inbertsio estrategikoen planetik eratorritakoetatik eratorritako espedienteak izapidetu eta kudeatzeko, auzo kalteberetako hiri-berroneratze integralerako. |
2022/10/25 | Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Peñascalen etorkizunerako hiri-diseinuko alternatibak aurkeztu dituzte, eta horien artean auzotarrak aukeratu ahal izango ditu. |
2022/11/02 | Altzako Hiri Berroneratze Integraleko Planak 12.470.000.- €-ko inbertsioa ekarriko du, eta Eusko Jaurlaritzaren 9.463.000.- €-ko ekarpena izango du, Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planetik 2022-24 (PIIE) |
2022/11/07 | Soraluze-Placencia de las Armas: Ezozibidea auzoaren hiri-berroneratze integrala. (5.840.000.- €) |
2022/11/07 | Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Plana: Eibarko Udalari dirulaguntza ematea, Hijos de Gabilondoren eraikina (Barrena kalea) birgaitzeko. Ekimen hori hiriaren ekialdea deritzon eremua osorik eraberritzeko planean sartzen da, Urkizutik Azitaineraino. (498.015.- €) |
2022/11/16 | Arrasateko Santa Teresa auzoaren hiri-berroneratze integralerako proiektua abian da |
2022/11/22 |
Espainiako Gobernuarekin eta Bilboko Udalarekin hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU - Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza- programak EAE-n gauzatzeko, Otxarkoagako (Bilbo) birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez. (6.570.000.- €) |
2022/11/22 |
Espainiako Gobernuarekin eta Eibarko Udalarekin hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Nextgeneration EU - Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza- programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Eibarko udalerriko (Gipuzkoa) "Txontako" birgaitze programatuko bizitegi- inguruneari dagokionez. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. (2.150.000.- €) |
2022/11/22 |
Espainiako Gobernuarekin eta Durangoko Udalarekin hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Nextgeneration EU - Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza- programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Durangoko udalerriko (Bizkaia) Aramotz auzoko birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez. (3.660.000.- €) |
2022/11/22 | Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.rekin sinatu beharreko hitzarmena, Europar Batasunak-Next Generation-EUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko (PRTR) egoitza- birgaitzearen arloko laguntza-programen erakunde laguntzaile eta birgaitze- bulegoaren funtzioak garatzeko. |
2022/11/22 | "Tendel" kultur elkarte sozialari zuzeneko dirulaguntza ematekoa, Bilboko Otxarkoaga auzoko "Diversi-Otxar" izeneko gizarte- berroneratze proiektua garatzeko. (60.000.- €) |
2022/11/22 |
Espainiako Gobernuarekin eta Lasarte-Oriako Udalarekin hitzarmena, Europar Batasunak finantzatutako Nextgeneration EU - Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko egoitza-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza- programak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko, Lasarte-Oriako udalerriko "Basaundi Bailarako" birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari dagokionez. (4.390.000.- €) |
2022/12/13 | Erabakia, 2017ko azaroaren 28ko Erabakia aldatzen duena. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza ematen zaio Eibarko Udalari, Eibarko udalerriko Txonta auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak finantzatzeko |
2022/12/27 | Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko Erabakia bigarren aldiz aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoari, Bilboko udal-mugarteko Otxarkoaga auzoko hiri-berroneratze eta eraikin finkatuak birgaitzeko jarduketak finantzatzeko. |
2022/12/27 |
Zuzeneko dirulaguntzak ematea Euskadiko 12 udalerritako 14 auzo kalteberen hiri-berroneratzeko laguntzetarako. |
2022/12/27 | Amurrioko Udalari zuzeneko dirulaguntza ematea, Amurrioko udalerriko Goikolarra auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (1.850.000.- €) (1.850.000.- €) |
2022/12/27 | Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko Erabakia bigarren aldiz aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Lasarte-Oriako Udalari, Lasarte-Oriako udalerriko Basaundi Bailara auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak egiteko. (3.744.333.- €) |