Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2020/10/15
ZTBP Euskadi 2020ren "Hiri-Habitata" aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko diru-laguntzak emateari buruzko laguntzen Porgrama, Bai+D+i programa.
2020rako Deialdia, Zenbatekoa: 650.000.- €. (2020/10/15)
2020ko Esleipena  Zenbatekoa: 384.966.- € (2021/03/26)
2020/11/17 Erabakia, zeinaren bidez jakinarazten baita Tecnalia Research and Innovation Fundazioarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean ikerketa, berrikuntza eta kalitate akustikoa sustatzeko
2021/01/20
Eraikuntzaren Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiak mila saiakuntza baino gehiago egiten ditu urtero, etxebizitzen efizientzia energetikoa eta bizigarritasuna eta eraikuntza-materialen eraginkortasuna hobetzeko. Zerbitzua ikerketa teknologikoaren eta arau-garapenaren Europako erreferente bihurtu da, eta enpresei laguntza ematen die Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP) aktiboki parte hartzen duten materialak garatzeko, ALOKABIDEren Zero Plana planaren bidez. Agente aktiboa da babes ofizialeko etxebizitzen euskal etxebizitza publikoen sustapenen kalitatea kontrolatzeko planak gauzatzen, eta neurketak egiten ditu tokian bertan eta laborategian.
2021/03/24 Birgaitze integratuko eremuetarako oro har ezarritako finantzaketa kualifikatua Gasteizko Arana eta San Kristobal auzoetara zabaltzea erabaki da.
2021/04/06
Europan 16. nazioarteko lehiaketaren esparruan, Etxebizitzaren arloak erantzun arkitektoniko berritzaileak bilatzen ditu, herri txikietako biztanleriaren zahartzea geldiarazten laguntzeko, gazteak erakarriz eta biztanleriarik gabeko egoerak saihestuz. Erronka profesional gazteen proposamenak biltzea da, ekoizpen-etxebizitzen kontzeptuaren inguruan.
2021/09/13
Hirigintza inklusiboaren gaineko dirulaguntza-programa. laguntza horien helburua da udal-mailako plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzea, eta, besteak beste, gizonek eta emakumeek lurraldeko baliabide eta ekipamenduak eskuratzeko berdintasuna bermatzea eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea
2021eko deialdia. Informazio gehiago. (2021/09/13)
2021/09/13
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrietako kontzejuei paisaiaren ekintza-planak egiteko diru-laguntzak emateko programa.
2021eko deialdia. Informazio gehiago. Zenabtekoa: 300.000.- €
2021eko Esleipena.  (2021/09/13)
2021/09/20 Euskadi, eraikuntzaren kongresu nazional nagusian gonbidatutako Europako eskualdea, Rebuild 2021, eraikuntzaren sektoreko balio-kate osoa biltzen duen hitzordu nazional nagusia, Ifeman (Madril).
2021/10/27 Euskadiko MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioa. Ondarea eta modernitatea lelopean, biurtekoak eztabaida bultzatu eta arkitekturaz askotariko formatu eta ikuspegiekin gozatzeko aukera eskaini nahi du.
2021/12/21
Eraikal programa, eraikuntzaren sektorean kalitatea eta berrikuntza sustatzeko. Programak, gainera, ingurumenaren eta laneko arriskuen prebentzioaren aldagaia sartu nahi du eraikuntzaren sektorean, jasangarritasuna sustatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresa eta profesionaletan berrikuntza bultzatuz.
2022ko Deialdia. Zenbatekoa: 1.070.000.- €. (2021/12/21)
2022/03/22 Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmen bat izenpetzeko baimena emateko dena, kultur paisaien eta ondarearen Unesco katedra garatzeko eta mantentzeko.
2022/04/26
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrietako kontzejuei paisaiaren ekintza-planak egiteko diru-laguntzak emateko programa.
2022ko Deialdia
2022ko esleipena. (2022/09/05)
2022/05/24
Hirigintza inklusiboaren gaineko dirulaguntza-programa. laguntza horien helburua da udal-mailako plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzea, eta, besteak beste, gizonek eta emakumeek lurraldeko baliabide eta ekipamenduak eskuratzeko berdintasuna bermatzea eta espazio publikoetan emakumeen segurtasuna handitzea
2022ko deialdia. Informazio gehiago.
2022ko esleipena. (2022/11/04)
2022/06/14 Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmena beste 4 urtez luzatzea (2026ko ekainaren 18ra arte), Euskadiko arkitekturaren eta hirigintzaren azterketa, sustapena eta zabalkundea sustatzeko, bai eta lan horri lotutako
2022/09/15 Lasarte-Oriak Euskadiko energia-komunitate handiena izango du. Basaundi-Bailara auzoan eguzki-panelen instalazioa bultzatzen da, hiria berroneratzeko asmo handiko programa baten barruan. Programa horretan, besteak beste, birgaitzeko, irisgarritasunerako eta energia-eraginkortasunerako jarduketak sartzen dira bizitegi-eraikinetan
2022/11/29
ZTBP Euskadi 2020ren "Hiri-Habitata" aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko diru-laguntzak emateari buruzko laguntzen Porgrama, Bai+D+i programa.
2022ko Deialdia