Euskadi.eus
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Jarduketak ordena kronologikoaren arabera
Data Jarduera
2021/07/20 Agindua, etxebizitzetako eta eraikinetako birgaikuntzaren, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren arloan jarduketa babesgarriak egiteko finantza-neurriei buruzkoa. Birgaitzeko laguntzen araudia eguneratzen du datozen urteetarako, eta urte osoan eskatu ahal izango dira, urteko deialdi bat ireki arte itxaron gabe, orain arte laguntza publikoen lerroetako batean gertatzen zen bezala. 3. lerrorako aurrekontua 7,53 milioi eurokoa da, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzean 1. eta 2. lerroetarako onartutako 21,37 milioi euroei gehitzen zaizkie. Zenbatekoa guztira. 28,9 M €, Next Generation funtsekin handituko den zenbatekoa. Ejeb-en argitaratzea. (28.900.000.- €)
2021/12/07 Portugaleteko Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduerak egin ditzan Grumete Diego kalean; izan ere, eraikinen inguratzaileetan arazo larriak dituzte, bizilagunen bizi-kalitatea okerragotzen dute eta eremuaren deskarbonizazio-helburuak zailtzen dituzte. (380.875.- €)
2022/05/31 Errentamendu babestua sustatzeko programa. Sustapen berriko eragiketak sustatzea edo aldez aurretik zeuden etxebizitzak birgaitzearen bidez, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu sozial eta eskuragarriko etxebizitzak erostea, zuzkidura-bizitokiak sustatzea (ADA), gizarte-ekimenak cohousinga edo elkarlaneko etxebizitzak sustatzea, Alokairu programa (eremu publiko-pribatuko lankidetza-mekanismo berria, zeinaren arabera epe luzera eraikin pribatuak Jaurlaritzari lagatzen baitzaizkio, alokairu aseguratuko errenten truke) (hainbat urtetarako) (19.000.000.- €)
2023/06/20
Trapagarango Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, San Andres auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko sustatzen dituen jardueretarako.
Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 7ko erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Trapagarango Udalari, Trapagarango udalerriko San Andres auzoan sustatzen dituen hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduketak finantzatzeko.
2023/12/26
Trapagarango Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, San Andres auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko sustatzen dituen jardueretarako.
Erabaki-proposamena, Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 7ko Erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Trapagarango Udalari, San Andres auzoan sustatzen dituen hiriberroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko jarduerak finantzatzeko.
2023/12/26
Trapagarango Udalari zuzeneko dirulaguntza bat ematea, Trapagarango San Andres auzoan hiri-berroneratzeko eta eraikinak birgaitzeko sustatzen dituen jardueretarako. (Dirulaguntzaren zenbatekoa: 6,28 m € 2021 eta 2023 artean)
Erabakia, Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 7ko Erabakia aldatzekoa. Erabaki horren bidez, zuzeneko dirulaguntza eman zitzaion Abanto-Zierbenako Udalari, Peñucas auzoko eraikin finkatuak birgaitzeko proiektua gauzatu ahal izateko.